Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aranzelai

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Atsedenguneak

Atsedenguneak

Aranzelai-Gangurenbidea zabalgunea Galdakaoko udalerrian dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Sailaren ardurapean. 

Aranzelai-Gangurenbidea Zabalgunera heltzeko, Galdakaoko Obra Publikoen eraikina hartu behar dugu erreferentzia nagusi bezala. Bizkaia kalean dago kokatuta, A-8 Bilbao-Behobia autopistarekiko paraleloan. Horren ondoan, errepide estu bat hartuko dugu,autopistaren azpitik gurutzatu ostean amaitu egiten dena, eremura sartu eta 1,3 kilometrora.
 

Lekupena Ingurune Berdean

Galdakao

Oharrak

Zabalgunea Ganguren mendiaren magalean dago, Aranzelai presaren ondoan. Presa horrek, zabalguneari izena emateaz gain, nortasun propioa ematen dio lekuari.

Presaren hormen azpian Aranzelai zabalgunearen eremu nagusia dago, eserleku, mahai, erretegi eta bi estalgunerekin. Estalgune horiek eguraldi txarretik babesteko baliatu ahal izango ditugu. Landaren gainean, haritz, akazia, lizar, astigar eta sahatsez osatutako landarediak forma eta kolore nahasketak sortzen ditu udazken eta udaberrian, eta gainera, udan itzal ona ematen du. 
 
Presa zeharkatzen duen erreka gunearen ezkerraldetik doa, ibai ertzeko landaredia itxiaren artetik erdi ezkutatuta. Beste aldean, eskailera batzuetatik presaren hormara igotzen da. Urtegiaren ertzean Aranzelaiko zabalgunea dago, zabal eta eguzkitsuagoa. Bertan, haritz gazte, sahats eta haltzek aterpea ematen digute. Urtegira ura dakarren erreketako batek eremu hau mugatzen du, eta horixe gurutzatu  beharko dugu presaren ertzetik paseoan ibili nahi badugu.
 
Viverora edo Ganguren mendira igotzea gomendatzen dizuegu; Elexalde Usargoiti edo Ergoien auzoetatik ibiltzeaz gain. 
Aranzelai-Gangurenbidea zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aterpea edo estalitako gunea

  • Edateko uren iturria

  • Eguzki hondartzak

  • 20
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • Irisgarritasuna

  • 28
    Mahai kopurua

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta