Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Upoko Pagadia

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Atsedenguneak

Atsedenguneak

Upoko Pagadia.zabalgunea Zaratamoko udalerrian kokatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak kudeatzen du. 

BI-634 errepidea Arrigorriagaren parean utzita, bi norabide har daitezke: Zaratamorantz eta Moiordin Industrialderantz. 2 km aurrerago, azken norabide horretatik joanez, eta harrobia igarotakoan, errepideak ezkerretarako bihurgune itxia dauka. Bertatik, galtzadaren eskuinetara, legarrezko bide bat abiatu eta hondakindegi baten ondotik igarotzen da; leku horretan, Upo (ezkerretara) eta Artanda (eskuinetara) gailurren arteko mendixka baterako igoera gogorra hasten da.
 
Mendixka horretatik hurbil, eta horren alde bietan, Upoko Pagadia zabalguneko instalazioak aurkituko ditugu.
 

Lekupena Ingurune Berdean

Zaratamo

Oharrak

Zabalgunea bi zonatan zatiturik dago, mendixkaren bi aldeetan. Eskuineko aldean, Artandaren maldetan, San Segismundoren baseliza txikia dago, mahai eta erretegi multzo txiki batekin batera, eta horiek zelaiaren eta pinudiaren artean kokaturik daude. Handik metro gutxira, basoaren barruan, iturri bat aurkituko dugu. Uztailaren hirugarren igandean, inguruko udalerrietako biztanleak santuaren omenezko erromeria ospatzera joaten dira. Zeberio eta Zaratamo herriak txandakatu egiten dira, jai hori urtero antolatzeko lanetan, eta hori pribilegio handia da.

Mendixkaren beste aldean, Uporen maldetan, zabalguneari izena ematen dion pagadi zabala hedatzen da; bertako mugetan daude instalaziorik gehienak, zelai eguzkitsuaren eta hostozabal ederren gerizpe freskoaren artean banaturik.

 

Upoko Pagadia zabalgunearen argazkia

Ekipamenduak


  • Aparkalekua

  • Edateko uren iturria

  • Edukiontziak

  • 10
    Erretegiak (kopurua)

  • Gerizpe guneak

  • Ikuspegi panoramikoa

  • 24
    Mahai kopurua

Datu Interesgarriak

Hurbil dauden nekazaritza-turismoko establezimenduak

Nekatur

Bisitak eta paseoak

Klimatologia

Euskalmet

Oharra

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta