Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Meaztegi Parkea

Kanpoko atsedenerako ekipamenduak - Bilboaldeko parkeak

Bilboaldeko parkeak

Proiektu hau Meatzaldeko Ingurumena Babestu eta Berreskuratzeko Plan Bereziaren barruan dago, eta Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran udalerriak hartzen ditu barne.

Ekimen honek Meatzaldeko paisaiak eta ingurumena berreskuratu nahi ditu; izan ere, lur hauek oso degradatuak daude XIX. eta XX. mendeetan garatutako meatzaritza-lanengatik. Helburu horiek betetzeko, ondoko ekintzak burutuko dira: isuriak kentzea, zuhaitz autoktonoak landatzea, meatze-ahoetarako sarrera murriztu eta kontrolatzea, oinezkoentzako ibilbideak sortu eta berritzea, azpiegiturak hobetzea eta habitata egokitzeko hainbat neurri hartzea.

Planaren sustatzaileek kultura-ondarea ere kontserbatu nahi dute; batez ere, meatzaritza-lanekin lotutakoa.

Horretarako, aztertu diren neurriak hauek dira: industriaren egitura eta hondar historikoak berreskuratzea, eta meatzaritzari eta bere funtzionamenduari buruzko informazio-taulak jartzea.

“Meaztegi Berdea” proiektuaren urteroko aurrekontuari esker, jarduerak bideratu daitezke urte guztietan 200 hektareako lurretan.

Bertako azpiegiturak hobetuta, herritarrak errazago sartu ahal izango dira eremu honetan. Ibilbideak eraberritu eta seinaleztatu ostean, erabiltzaile kopurua areagotuko da, eta eremu honetako natur eta kultur aberastasunaren gainean sentsibilizatuko dituzte; izan ere, proiektu honek ekintza garrantzitsuak sustatzen ditu natura baliabideak kudeatzeko (habitata egokitzeko neurriak, espezie autoktonoz birpopulatzea eta urmaelak lotzea).

Meaztegi parkearen argazkia

Lekupena Ingurune Berdean

Valle de Trápaga, Ortuella eta Abanto-Zierbena

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Larreinetako funikularra: http://www.euskotren.es/euskotren2/portada/cas
Autobusa: A3144 linea Bilbo-Gurutzeta –Barakaldo (Ugartetik ), A3336 linea Muskiz-Bilbo (Ortuellatik) edo A3337 linea Muskiz-Bilbo (N-634 errepidetik) Meaztegi Parketik gertu igarotzen dira.
ZUGASTIETAKO ATERPETXEA
http://www.gaztebizz.com/albergues/index.asp?Tem_Codigo=290&ID=3&P=P3

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta