Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

BZB. Bizkaiko Zabor Birziklategia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Bizkaiko Zabor Birziklategiak (BZB) Bizkaian sortutako ontziak eta ontzien hondakinak bereizi eta sailkatzen ditu 1999tik. Lurralde hau punta-puntakoa da ingurumena babestu eta kudeatzeko alorrean.

BZBko Bereizi eta Sailkatzeko Lantegia prozesuaren funtsezko maila da. Prozesu hori Bizkaiko herritarren eguneroko ahaleginarekin hasten da, beren etxe eta saltokietan sortutako hondakinak behar bezala bereizteko. Edukiontzi horian sartutako ontziak eta ontzien hondakinak bildu eta BZBk Zornotzan kudeatzen duen lantegira eramaten dituzte. Prozesua burutzeko, hondakin zatiak bereizten dira, geroago birziklatze-industriak bigarren mailako lehengai gisa berrerabiltzeko.

Horrela, bildutako ontzi hondakinen %70 baino gehiago berriro baliatzea bermatuko da, eta urtean 10.000 tona inguru hondakin zabortegietara botatzea saihestu.

Bizkaiko Zabor Berziklategia (BZB) argazkia

Oharrak

Helbidea:
Zubieta Industria Poligonoa; PI 1B Lurzatia 48340 Zornotza-Amorebieta (Bizkaia)
Telefonoa:
94 673 14 00
E-maila:
info@bzb.es

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta