Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Serantes mendia

Ingurune Natural Bereziak

Ingurune Natural Bereziak

Serantes mendiak 451 metro ditu, eta gailurra Santurtziko udalerrian badago ere, mendi hori Zierbena eta Abanto-Zierbenako udalerriei ere badagokie, betiere Bilbo Handia eskualdean.

Bilboko Itsasadarraren ezkerraldean dago, bokalearen eta Bilboko portuaren gainean, hain zuzen. Beraz, industria eta meatzaritza gune oso garrantzitsu batez inguratuta dago. Meatzaritza dagoeneko erabiltzen ez bada ere, Bizkaiko ekonomiaren eragilea izan da.

Kokaleku estrategikoa duenez, mendi-gailur hori defentsarako eta telekomunikazioetarako erabili izan da. Zaintza eta babeserako gotorlekua eraiki zuten bertan, eta armadak erabili zuen 1910. urtera arte. Gaur egun ere, zenbait eraikinen aztarna garrantzitsuak ikus daitezke.

Gainera, Serantes mendira igotzeak aukera ematen du hegaztiak begiratzeko; horretarako, ibilaldi gidatuak eskaintzen ditu Santurtziko Udalak, eta fauna eta florari buruzko informazio-taulak jarri ditu ibilbidearen leku estrategikotan.

Atal honetan Serantes mendiaren eta inguruaren berri emango da, Luzero Lurmuturra eta Barbadun ibaiaren ahoa barne.

Serantes mendiaren ikuspegia Gallartatik

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Metroa: 2. linea Santurtziraino.
Trena: RENFE C1 linea Santurtziraino.
ERREPIDEZ
A-8 autopistatik, Santurtzi irteera.
BISITA GIDATUAK
http://turismo.santurtzi.com/eu/actividades.aspx

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta