Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gorobel mendilerroa

Ingurune Natural Bereziak

Ingurune Natural Bereziak

Gorobel mendilerroa, Urduña Hiriaren etengabeko zaindaria, Arabako probintziaren ipar-mendebaldeko muturrean dago. Batez beste 1.000 metroko garaiera dauka, eta Arabako Aiara harana hartzen du azpian; Burgoseko Losa haranaren zati bat eta Bizkaiko Urduña ere hartzen ditu. Kantauriar-mediterranear isurialdeen banalerroa osatzen du, Urduña eta Angulo mendateen artean. Ekialdetik Arkamu eta Badaia mendilerroekin egiten du muga, eta mendebaldetik, Carbonilla eta Montes de la Peña mendilerroekin. Hegoaldetik pixka bat inklinatutako goi-ordoki baten itxura dauka, otez eta belardiz estalita, eta pago batzuek betetzen dituzte bere sakan txikiak; iparraldetik horma handiak ditu, eta oinarrian, pagadiak. Gailurrak 500 metro altxatzen dira haraneko herrixken gainetik.

Fenomeno karstiko garrantzitsuak ditu: lapiazak, kobazuloak eta leizeak; horietako batzuk garapen handikoak dira gainera. Bi ur-jauzi handi daude, Nerbioiren iturburukoa eta San Migelekoa.

Sarritan “txapela” sortzen da, hau da, Fohen izeneko meteorologia-fenomenoa. Horren eraginez, hodei batek etengabe estaltzen ditu gailurrak, eta maldan behera egin ahala desagertzen da, ur-jauzi baten antzera.

Hegazti harrapari eta harkaiztarrak daudelako nabarmentzen da, eta horregatik Natura 2000 Sarean sartu dute, Hegaztien Babes Bereziko Eremu gisa (HBBE).

Otsoa ere noizean behin agertzen da, baina inguru honetan dauden antzinako otsotegiek erakusten digute etengabe agertu izan direla.

Mendilerroko harresiaren ikuspegia elurpean

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Trena: RENFE C3 linea Bilbao-Orduña
ERREPIDEZ
Bilbotik: A-8an, A-68 autobiderako irteera hartu. Bertan, 3. irteera hartu behar da Laudiorantz, eta BI-4516 errepidean sartu. Ondoren, BI-625 errepidera, eta Urduñarako bigarren sarrera (ekialdea) hartu.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta