Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Artibai ibaia

Ingurune Natural Bereziak

Ingurune Natural Bereziak

Bizkaiko ekialdeko ibarra da, tamaina ertainekoa, eta 172 km²-ko azalera du. Artibai ibaiak 20 km inguru ditu, H-IE norabidean, Lea ibarrarekiko paraleloan. Bere jatorria Oiz menditik (hegoaldean, 1.029 m.) eta Urkotik (ekialdean, 793 m.) datozen bi erreka multzotan dago, eta Markinan egiten dute bat, non ubide nagusia ondo zehaztuta dagoen.

Arroaren substratu geologikoan kareharriak nabarmentzen dira goi-ibarrean, eta hareharriak eta buztinak beherago. Ibaiko hondoa harritsua da, eta blokeak eta errekarriak gailentzen dira.

Biztanleak Markinan biltzen dira batez ere, ubide nagusiaren erdialdean, ibarra zabalagoa den lekuan, baita Ondarroan ere, ibai-ahoan dagoen kostaldeko udalerrian.

Goialdeetan nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ustiapena nabarmentzen dira, eta erdialde eta behealdeetan industria-jarduera ere nahiko garrantzitsua da. Jatorrizko landaredi autoktonoaren hondar gisa, artadi batzuk geratzen dira, ibaiaren ezkerraldean bereziki.

Ibaiertzak asko aldatu badira ere, oraindik bisoi europarra gelditzen da, galtzeko arriskuan dagoen ugaztuna. Natura 2000 Sarearen barruan dago, Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) bezala.

Artibai ibai ahoaren airetiko ikuspegia

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: BIZKAIBUS A3915 linea Bilbao-Durango-Ondarroa (autopistatik) edo A3916 Bilbao-Ermua-Ondarroa (autopistatik)
ERREPIDEZ
Bilbotik: Durangotik joan ahal gara (A-8, Durangoko saihesbidea eta BI-633), Markina-Xemeinetik igarota, Ondarroaraino.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta