Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Lea ibaia

Ingurune Natural Bereziak

Ingurune Natural Bereziak

Lea ibaia kantauriar motakoa da, eta ibai arroak 82 km2 hartzen ditu. Ur-ibilgu nagusiak hainbat errekastoren ekarpenak biltzen ditu, Oiz mendiko iturburutik Lekeitio eta Mendexako bokaleraino. Goialdean hareharriak eta buztinak osatzen dute Leako ibar estu hau, eta ibilbidearen zatirik handienean, kareharriak. Ibai-ohea harritsua da bokaleraino. Bertan, harea eta lohiak dira nagusi eta padura txiki bat eratzen dute.

Arro hau ez dago besteak bezain populatuta. Ez du hirigune handirik, ez industrialderik. Herririk handienak hauek dira: Aulestia, erdialdean; eta Lekeitio, estuarioan.

Belardiak eta baso sailak (pinuak eta eukaliptoak) nagusitzen dira paisaian. Baso autoktonotik erriberako baso txiki batzuk geratzen dira, baita hariztiz eta artadi kantauriarrez betetako zenbait mendi-mazela ere. Lea ibaiaren ibar estua ortu, belardi eta, neurri txikiagoan, baso-sailetarako baliatuta dago. Goialdean erriberako landaredia hobeto kontserbatuta dago, eta bertan haltzak, haritzak, lizarrak eta hurritzak hazten dira.

Ibaiko uretan izokinak daude, eta ibaiertzetan, bisoi europarra. Beraz, interes goreneko lekua da. Horregatik, Natura 2000 Sarearen barruan dago, Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) bezala.

Lea ibaiko ibaiburua

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: BIZKAIBUS A 3512 linea Bilbo-Lekeitio (autobidetik) orduro irteten da. Beste bi linea ere badaude, A3513 eta A3523. Horiek zenbait herri zeharkatzen dituzte, eta 2 eta 4 ordurik behin irteten dira.
ERREPIDEZ
Bilbotik Lekeitiora: Gernikatik joan daiteke (A-8, Amorebieta-Etxano saihesbidea eta BI-2238) edo Durangotik (A-8, Durangoko sahiesbidea eta BI-633).

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta