Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ordunteko mendiak

Ingurune Natural Bereziak

Ingurune Natural Bereziak

Ordunte mendiak Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) gisa katalogatu eta Natura 2000 Sarean sartu dituzte.

30 km luzeko gailurreria osatzen dute Bizkaiko mendebaldeko bazterrean, eta Kantauri-Mediterraneoko isurialdeen banalerroa seinalatzen dute. Zalamatik hasi (1.355 m), hau da, mendebaldeko muturrean dagoen gailurretik, eta Kolitza deiadar-mendiraino (874 m), hau da, ekialderen dagoen tontorreraino. Ordunte mendietako 9 gailurrek Bizkai, Kantabria eta Burgoseko probintziak batzen dituzte.

Eremu horrek lur silizeo eta hareatsua dauka. Horri esker, hainbat lekutan zohikaztegiak eta esfagnaleak sortu dira. Bertako baso itzelean pagoak, ametzak eta haritzak dira nagusi, eta aberastasun ekologiko handiko ingurunea sortu dute.

Bestalde, gainazala larrez estalia dago, mendeetan izandako abeltzaintzaren seinale. Azkenik, ikaztegiak, bordak eta hilobi-monumentu megalitikoak ere badira, historiaurreko asentamenduen eta leku honetan ohikoak ziren beste jarduera batzuen lekuko.

Ordunteko mendien argazki panoramikoa

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Trena: FEVE, Bilbo-Santander linea (geralekua Karrantzan).
Autobusa: ANSA, Bilbo-Karrantza linea, eta BIZKAIBUSa, Balmaseda-Lanestosa (A0652) linea.
ERREPIDEZ
Bilbotik, Kadaguako korridoretik, Balmasedarako saihesbidean sartu, eta hemendik, Karrantzako BI-630 norabidea hartu.
Gainera, A8-n, Colindresen har dezakezu Ramales de la Victoriako desbideratzea. Bide hau azkarragoa da, nahiz eta kilometro gehiago izan, distantziarik gehiena autobiatik egiten delako.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta