Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Urdaibai Biosfera Erreserba

Ingurune Natural Bereziak

Ingurune Natural Bereziak

Urdaibaik 220 km2-ko hedadura dauka eta lurralde horretan 44.000 biztanle daude, 22 udalerritan banatuta. Herrigune nagusiak Bermeo eta Gernika-Lumo dira. Gehienez 12 km-ko zabalera dauka, eta luzera, 17 eta 20 km bitartekoa. Bizkaiko Lurralde Historikoko azalera osoaren %10 da gutxi gorabehera. Kostaldeak ezartzen du iparraldeko muga, Matxitxako eta Ogoño lurmuturren artean, estuariorako sarrera babestuz, eta Izaro uharteak zedarrituta. Gainerako muga geografikoak Oka ibaiaren arro hidrografikoaren banalerroak zehazten ditu; hortaz, hegoaldeko muga Bizkargi eta Oiz mendien artean dago, horiek baitira eskualdearen hegoaldeko mugarriak.

1984an Biosferaren Erreserba izendatu zuten Urdaibai, eta bertan Kantauriko kostaldearen ohiko inguruneak gordetzen dira: kostaldeko itsaslabar eta hondartzak, barrualdeko baso eta ibaiak, padurak eta ibarrak, baita natura-balio handiko espezieak ere.

Gainera, arkeologia-aztarnategi eta aztarna historiko ugari ditu. Horietako asko balio handikoak dira, eskualdean gizakiaren presentziaren lehen aldiak ulertu, eta paisaia aldatzeko zuen gaitasuna argitu ahal izateko.

Beraz, Urdaibai ez da habitat guztiz naturalak dituen ingurunea, gizakiaren arrastorik gabekoa. Gizakia bertako ekosistemak osatu dituen espeziea izan da.

Bertako natura-balioak direla eta, estuarioa Ramsar Hitzarmeneko hezeguneen nazioarteko zerrendan dago, eta kostaldeak, estuarioak eta padurek, artadi kantauriarrak eta ibaiek Natura 2000 Sarea osatzen dute, Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) eta Hegaztien Babes Bereziko Eremu (HBBE) bezala.

Urdaibaiko ikuspegia airetik

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: BIZKAIBUSeko A3514 linea, Bilbo-Gernika, eta A3513 linea Kortezubi, Gautegiz-Arteaga eta Ibarrangelutik ere igarotzen da. Bermeora doan A3515 linea Gernika-Lumon, Foruan, Muruetan, Busturian, Sukarrietan eta Mundakan gelditzen da.
Trena: Euskotreneko 3. lineak Urdaibaiko ezkerraldeko udalerriak zeharkatzen ditu Bermeoraino.
MADARIAGA DORRETXEA, EUSKADIKO BIODIBERTSITATEAREN ZENTROA
Telefonoa: 946 870 402
E-maila: info@torremadariaga.org
Web orrialdea: www.torremadariaga.org
Helbidea: Gernika-Bermeo errepidea, San Bartolomé auzoa 48350 Busturia (Bizkaia)

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta