Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gorbeiako Parke Naturala

Ingurune Natural Bereziak

Ingurune Natural Bereziak

Gorbeiako mendigunea Kantauriko kostaldearekin paraleloan Euskal Herria zeharkatzen duten mendien zati bat da.

Araba eta Bizkaiko lurralde historikoen artean dago, Gorbeia mendiaren inguruan, eta kantauriar eta mediterranear isurialdeen banalerroaren zati da. Mendi horren garaierak (1.482 m) mendiko klima tipikoa ematen dio.

Gorbeia euskal mendizaletasunaren ohiko erreferentzia da. Mendigune hau bisitatuenetako bat da; izan ere, Gorbeiagane, Aldamin, Oketa edo Berretin bezalako gailur ederrak eta kalitatezko paisaia ikusgarriak ditu, eta gainera kokaleku estrategikoan dago hiriguneetatik gertu.

Landareen aniztasun eta hedaduragatik, oreinak oso ondo egokitu dira; hortaz, Gorbeian berriro sartu zituztenetik, asko zabaldu dira eta gaur egun bertako espezie enblematikoa da.

Horren barruan Itxinako Biotopo Babestua dago, hain zuzen ere, kareharrizko formazioen, pagadien eta ezkutuko lekuen labirinto naturala, Axularreko ateak zainduta.

Gorbeia olagizonen, artzainen eta ikazkinen intrigazko istorioen agertokia da, betiere lamia, sorgin eta jentilen legendekin batera. Azken horiek lekurik urrunenetan eta leizeetan egiten zituzten akelarre entzutetsuak.

Ardiak Gorbeian

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen autobusen linea, bai Altubetik bai Barazarretik, parkera joateko beste modu bat da.
ERREPIDEZ
N-240 errepideak ekialdetik inguratzen du parkea, eta A-624 errepideak (Ziorragaraino), BI-2522 errepideak (Ziorragatik Laudiora) eta A-68 autobideak, mendebaldetik. N-622 errepideak hegoaldeko sarrera ahalbidetzen du, eta Orozko eta Artea lotzen dituen BI-3513 tokiko errepidea abiapuntu egokia da parkera iparraldetik sartzeko.
PARKETXEA, INGURUMEN INTERPRETAZIO ZENTROA
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00, astelehenetik igandera (San Bartolomé egunean itxita, Abuztuak 24)
Helbidea: Gudarien Plaza z/g 48.013- Areatza
Erreserbetarako eta informaziorako telefonoa: 946.739.279

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta