Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Urkiolako Parke Naturala

Ingurune Natural Bereziak

Ingurune Natural Bereziak

1989. urtean izendatu zuten Urkiolako Parke Naturala, hain zuzen ere, Euskadiko Naturgune Babestuen Sarea osatu zuen lehena. Aramotz mendilerroak, Durangaldeko mendiek eta Arangio mendilerroak osatzen dute. Horiek kantauriar-mediterranear isurialdeen banalerroaren zati dira. Azalera 5.768 hektareakoa da, eta zortzi udalerritan zabaltzen da (horietako zazpi, Bizkaiko lurralde historikoan; eta bat, Araban): Abadiño, Zornotza, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio. Azken hori, Araban.

Punturik gorena Anbotoko gailurra da, eta haren magaletan Mariren koba mitologikoa dago.

Urkiolako paisaian eragin handia izan du gizakiak; izan ere, antzinatik erabili eta bereganatu izan du lurralde hau. Hala eta guztiz ere, aberastasun handiko paisaia da, zalantzarik gabeko kalitatea duena Euskal Herrian, eta Atlantikoko eremuko mendien artean oso esanguratsua.

Urkiolako Parke Naturala osatzen duten haitzek balio handiko eremua eratzen dute natura eta paisaia aldetik. Baliabide kultural, historiko eta arkeologiko garrantzitsuak ditu. Denbora joan ahala, horiek guztiek folklore aberatsa sortu dute, ahozko tradizio zabalean oinarrituta, mito, legenda eta ipuinetan alegia.

2015 urtean Urkiola Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu zuten Natura 2000 sarearen barnean.  

Urkiolako Santutegia Anboto mendia atzealdean duela

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Continental Auto, Gasteiz eta Durango lotzen dituen linea.
ERREPIDEZ
Parkeko erdigunera heltzeko modurik errazena Durango eta Gasteiz lotzen dituen BI-623 eskualde-errepidetik joatea da. Horixe da, hain zuzen, Parkea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen errepide bakarra, eta Urkiolako mendatera igotzeko bidea.
TOKI ALAI-URKIOLAKO PARKETXEA, INGURUMEN INTERPRETAZIO ZENTROA
Kokapena: Toki Alai baserria
Ordutegia: 10:30-14:30 eta 15:30-17:30 (Uda: 10:30-14:30 eta 16:00-18:00)
Telefonoa: 94 681 41 55

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta