Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Armañongo Parke Naturala

Ingurune Natural Bereziak

Ingurune Natural Bereziak

2006. urtean Armañongo Parke Naturala izendatu zuten, Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzigarrena hain zuzen.

Bizkaiko mendebaldeko muturrean dago kokatuta, eta Enkarterriko paisaian mendigune nabarmena da. Parke Naturala Karrantza eta Turtzioz udalerrietan dago, eta 2.996 hektareako azalera hartzen du.

Mendigune honetako punturik gorena Armañon (854 m) gailurrean dago, baina beste gailur nabarmen batzuk ere badaude, esaterako, Ranero (737 m), Surbias (638 m) eta Jorrios (837 m).

Mendigune honen izaera kareharrizkoa da batez ere. Ondorioz, azaleko paisaiak erliebe ikusgarriak ditu, eta sarritan forma karstikoak ageri dira: lapiazak, dolinak, arrailak eta abar. Gainera lurrazpiko paisaia moldatzen du, 200 koba eta leize katalogatuta baititu. Leku honetako barrunbeek balio geologiko, paleontologiko, espeleologiko eta biologiko nabarmena dute; horien artean Pozalaguako kobazuloa, estalaktita eszentrikoak dituena, eta Torca del Carlista gailentzen dira.

Baso autoktono zabalak daude, hala nola artadiak, hariztiak eta pagadiak, baita hostozabalen baso mistoak ere ibarretako hegaletan eta hondoetan.

Espezie kopuru handiak osatzen du eremu honetako fauna, bertan aurkitu baitute habitat egokia. Aipatzekoa da saguzar espezieen kopuru handia; horietako 4 espezie Europan desagertzeko zorian katalogatuta daude. Hauexek dira: Ferra-saguzar handia, Ferra-saguzar txikia, Geoffroy saguzarra eta Saguzar arratoi-belarri handia. Halaber, erliebe malkartsuak babesleku garrantzitsua dira hegazti mota askorentzat.

Armañon Las Llamas-etik

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Trena: FEVEko Bilbao-Santander (Karrantzako geltokia) linea
Autobusa: ANSA Bilbao-Karrantza linea eta BIZKAIBUSen Balmaseda-Lanestosa (A0652) linea
ERREPIDEZ
Bilbotik, Kadaguako korridoretik, Balmasedarako saihesbidean sartu eta hemendik Karrantzako BI-630 norabidea hartuta.
Gainera A8-n, Colindresen har dezakezu Ramales de la Victoriako desbideratzea. Bide hau nahiz eta kilometro gehiago eduki azkarragoa da, distantzia gehiena autobiatik egiten delako.
Inguru honetara Ranero auzotik sartu behar gara, Pozalaguara doan errepidetik, edota Sucesotik, Torcachas auzotik.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta