Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Zabalgarbi

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Hiriko hondakin solidoen kudeaketa osoko helburuak eta energia berriztagarrien sustapena elkartzen ditu Zabalgarbi plantak; izan ere, bertoko energia-baliabideen erabilera, eraginkortasun energetikoa eta ingurumenaren babesa bateratzen ditu. Planta hau Arraiz mendiaren magalean dago, Bilboko lurretan, eta urtero berrehun eta hogeita hamar mila tona hondakin elektrizitate bihurtzea ahalbidetzen du.

Urteko ekoizpena zazpiehun eta hirurogei Gigawatt ingurukoa da, hau da, Bizkaiko etxeetako kontsumoaren %30, eta lurraldeko kontsumo osoaren %10.

Zabalgarbik zenbait abantaila ditu energia-balorizazioko beste planta batzuekin alderatuta, ingurumenean eragin negatibo txikiagoa sortzen baitu ekoitzitako KWH bakoitzeko. Emaitza hori honakoei esker lortzen da: errekuntza kontrolatzeko neurriak ditu instalatuta ganbera eta erregailuetan; keak arazteko sistema eraginkorrak; laguntza-erregai fosil garbiagoak erabiltzen ditu, hala nola gas naturala, eta teknologia guztiz eraginkorra.

Halaber, hiriko hondakin solidoei erantsitako biomasa erabiltzeak eta Zabalgarbi plantaren errendimendu energetikoak urteko 440.000 tona CO2 ez isurtzea suposatzen dute, planta arrunt batek baino hamar aldiz gehiago gutxi gorabehera.

Horrela, tratatzen diren hiriko hondakin solidoen %95 inguru berreskuratzen ditu Zabalgarbik, gehienak balorizazio energetikoaren bitartez eta energia elektriko bihurtuz; %23, eraikuntzako material eta txatarra gisa; eta gainontzeko %3, azken hondakin gisa geratzen da, behar bezala prozesatzeko.

Zabalgarbi (Bilbo) errausketa-plantaren argazkia airetik

Oharrak

Helbidea:
ZABALGARBI, S.A. Rodríguez Arias 6, 4. solairua. Bilbao - Bizkaia
Telefonoa:
94 415 52 88
Fax:
94 415 19 69
E-maila:
webmaster@zabalgarbi.com

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta