Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Garbiker-Garbigune sarea

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Ingurumenaren Kudeaketa eta Teknologia

Modu selektiboan biltzen ez diren hondakinak eta egoki tratatzen ez direnak, kontrolatutako zabortegietan gelditzen dira, inolako probetxurik atera gabe. Arazo hori konpontzeko sortu ziren, hain zuzen, Garbiguneak.

Garbigunea Etxeko Hondakinak eta Antzekoak Selektiboki biltzeko Zentroa da, modu estrategikoan kokatua erabiltzaileen komunitateetatik gertu, eta herritarren esku dago DOHAINIK erabiltzeko, birziklatu, berrerabili edo balorizatu daitezkeen materialak bertan utzi ahal izateko.

Gaur egun, Garbigune sare honek balorazio oso positiboa jasotzen du Bizkaiko herritarren aldetik, eta erabilera-indize izugarria dauka. Horretarako, zalantzarik gabe, hurbil eta eskura egoteak asko lagundu du, eta aitorpen publiko garrantzitsuak lortu ditu bere kudeaketa-ereduagatik.

Hondakinak banatzeko edukiontziak Garbigune batean

Oharrak

GARBIGUNEEN ORDUTEGIAK:
  • http://garbiker.bizkaia.net/Eus/eu_Pag_23.asp
  • Astelehenetik ostiralera: Goizetan, 9:00- 13:30. Arratsaldeetan, 15:30-18:00.
  • Larunbatetan: Goizetan, 09:00-13:30.
  • Igandeetan: Goizetan, 09:00- 13:30 h Barakaldo, Basauri, Durango, Getxo eta Santurtziko Garbiguneetan.

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora

Ulerturta