Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gizarte anitz eta integratzailea

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Gizarte Anitz eta Integratzaile Baterako Dekalogoa[D]

Dekalogoa

  1. Pertsona guztiak giza espeziekoak dira eta guztiak gara ezberdinak, baina ez dago goi-mailako eta behe-mailako gizakirik.
  2. Pertsona orok ditu eskubide berberak, berdin dio kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa, jatorri nazionala edo soziala, maila ekonomikoa edo beste edozein ezaugarri izan.
  3. Pertsona orok ditu identitate ezberdinak eta ez dira ez onak ez txarrak. Interesgarriena da identitate-erreferentziak jaiotzagatik erabakitako taldeetatik borondatez aukeratutako eta modu ez autoritarioan egituratutako taldeetara eramatea.
  4. Gogoan hartu migrazioa fenomeno unibertsala dela eta giza kondizioari berezkoa zaiola. Europako biztanleak ere migratzaileak izan dira eta oraindik ere badira.
  5. Bultzatu askotariko bizikidetza-eredua, eskubide eta betebeharren berdintasuna, elkartasuna eta aniztasunarekiko errespetua oinarri hartuta.
  6. Sustatu errespetuaren eta elkarrizketaren printzipioak, aniztasuna gizakiaren eboluziorako aberasgarri eta beharrezkoa dela kontuan hartuta.
  7. Baloratu sexu eta afektibitate aniztasuna, kultura, hizkuntza eta erlijio aniztasuna herrien eta norbanakoen eskubide gisa, besteekiko eta haien iritziekiko tolerantzia eta errespetuzko jarrerak erakutsiz.
  8. Izendatu, arazo direla aitortu eta salatu zure inguruko diskriminazio egoerak, homofobia, arrazismoa eta xenofobia.
  9. Aitortu eta baloratu pertsona guztiek berdintasunez egin dezaketen ekarpena, alor ekonomikoan, sozio-politikoan eta kulturalean.
  10. Aurreiritzi eta estereotipoen ordez, jakingura, asertziozko komunikazioa eta harmoniazko bizikidetza.

    Oker handia da pertsona bakoitzarengandik ez dituen bertuteak atera nahi izatea, eta dituenak lantzeari muzin egitea.
    Marguerite Yourcenar

Sarbide Azkarreko Teklak

  • L tekla: Zerrenda osoa erakutsi / ezkutatu.
  • I tekla: Hasiera / Hasierara bueltatu.
  • P tekla: Pantaila osoa txandakatu.
  • Zuriune - barra: Jarraitu.

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izango da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora