Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gizarte Erantzukizun Korporatiboa

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Gizarte Erantzukizun Korporatiboa[D]

Dekalogoa

Nazio Batuen Munduko Hitzarmenak (Global Compact) 10 oinarri ezarri ditu enpresen erantzukizun korporatibo iraunkorra gidatzeko.

  1. Enpresek babestu eta errespetatu egin behar dituzte beren eraginpeko esparruan, nazioartean onartuta dauden oinarrizko giza eskubideak.
  2. Enpresek ziurtatu egin behar dute beren erakundeak ez daudela giza eskubideen urraketan nahastuta.
  3. Enpresek babestu egin behar dute afiliazio askatasuna eta negoziazio kolektiborako eskubidea benetan onartzea.
  4. Enpresek saiatu egin behar dute bortxaz edo behartuta egiten den lan oro kentzen.
  5. Enpresek saiatu egin behar dute haurren lana errotik kentzen.
  6. Enpresek saiatu egin behar dute laneko edo lanbideko diskriminazio praktikak deuseztatzen.
  7. Enpresek ingurumenaren aldeko prebentzio ikuspegia izan behar dute.
  8. Enpresek ingurumenarekiko erantzukizun handiagoa sustatzen duten ekimenak bultzatu behar dituzte.
  9. Enpresek ingurumena errespetatzen duten teknologiak garatzen eta zabaltzen lagundu behar dute.
  10. Enpresek ustelkeria mota guztien aurka egin behar dute, estortsioa eta eroskeria barne.

Bidezkoa dela jakinik, egiten ez bada, adorerik ez dago.
Konfuzio

Sarbide Azkarreko Teklak

  • L Tekla: Zerrenda osoa erakutsi / ezkutatu.
  • I Tekla: Hasiera / Hasierara bueltatu.
  • P Tekla: Pantaila osoa txandakatu.
  • Zuriune-barra: Jarraitu.

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izango da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora