Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Umetatik ohitura osasungarriak bultzatzeko dekalogoa

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Umetatik ohitura osasungarriak bultzatzeko dekalogoa[D]

Dekalogoa

  1. Helduok eredugarri izan behar dugu. Gauza bat esan eta beste egiten badugu, gure seme-alabek kontraesana sumatuko dute eta portaera nahasiak, inkoherenteak eta desegokiak hartuko dituzte eredutzat.
  2. Familia osoak aktibo egon behar du. Ariketa fisikoak eta mentalak denbora eta esperientzia aberasgarriak partekatzen laguntzen du, familia osoa sasoi onean mantendu eta harreman berriak egiteko bidea ematen du.
  3. Umeei ariketa fisikoak proposatu behar dizkiegu, dibertitzeko eta helburuak lortzen ahalegindu daitezen. Jarduera asko probatzen utzi behar zaie, gustukoena aurkitu dezaten.
  4. Mugatu egin behar dugu umeek telebista aurrean, bideojokoekin edo ordenagailuarekin ematen duten denbora, luzaroan geldirik egon ez daitezen. Gainera, oso garrantzitsua da duten adinari egokitutako edukiak aukeratzea.
  5. Ohitura osasungarriekin zerikusia duten lorpenak goraipatu eta irudi positiboa eman behar da horietaz. Autoestimazioa funtsezkoa da bizimodu osasungarria egiteko, bai fisikoa, bai mentala.
  6. Helburu eta muga argiak eta arrazoizkoak ezarri behar ditugu, hala nola eguneroko ariketa fisikorako denbora eta intentsitatea. Helburuak zehaztugabeak badira edo mugak zorrotzegiak, nabarmen jaisten dira arrakasta izateko aukerak, frustrazioa eta porrot sentimendua areagotzen dute, eta, horrela, autoestimazioa eta balorazio pertsonala hondatzen dira.
  7. Jatorduak, familia elkartuta eginez gero, aukera ezin hobea dira komunikaziorako eta jateko ohitura osasungarriak hartzeko. Aukera ezin hobea dira esperientziak partekatzeko. Ez erabili inoiz janaria sari gisa, jateko ohitura desegokiak hartzeko bidea ematen baitu. Dieta orekatua eta askotarikoa bultzatu behar dugu, astiro jatea eta ondo mastekatzea, eta ez erabili inoiz janaria sari gisa. Horrela eginez gero, jateko ohitura txarrak hartzen dira.
  8. Umeei eskuak garbitzeko ohitura irakatsi behar diegu, baita azazkalak ere, jaten hasi aurretik eta, betiere, komunera joan ondoren edo jolastetik datozenean. Horrekin batera, gosaldu, bazkaldu eta afaldu ondoren, hortzak garbitzeko ohitura irakatsiko diegu.
  9. Eguzkitik babesten irakatsiko diegu, eta azalerako eta begietarako babes egokia erabiltzen.
  10. Ume-umetatik, egunero ordu berean oheratzen ohituko ditugu. Ez dezatela jolas eta ariketa bizirik edo ernagarririk egin (jolas fisikoak, telebista ikusi, ordenagailurekin jolastu) lotara joan aurretik, eta ez dezatela hartu kafeina duen edaririk, kaferik, terik edo txokolaterik.

    Osasunaren konposatuan poza da osagai nagusia.
    Arthur Murphy

Sarbide azkarreko teklak

  • L tekla : Zerrenda osoa erakutsi /ezkutatu.
  • P tekla : Pantaila osoa txandakatu.
  • Zenbakizko teklak (0-9): Dekalogoaren puntuaren zenbakia ( 10a zeroarekin lortzen da).
  • R tekla :Berrerabiarazi.

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora