Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Eskola jazarpenari aurre egiteko dekalogoa

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Eskola jazarpenari aurre egiteko dekalogoa[D]

Dekalogoa

  1. Jarri zaitez beti bestearen lekuan. Ez egin inori zeuri egitea nahi ez duzunik.
  2. Mespretxuzko jarrerak edo tratu txarrak ikusten badituzu zure inguruan: Zero tolerantzia. Ez barrerik egin besteez abusatzen dutenen txantxekin. Ausartagoa izango zara eraso diotenaren alde jartzen bazara.
  3. Eskolan edo ikastolan abusuren bat ikusten baduzu, hitz egin sufritzen ari denarekin eta galdetu nola dagoen. Erakutsi bere alde zaudela. Izan solidario!
  4. Ikaskideen artean abusuak daudela jakiten baduzu, eskatu laguntza konfiantzazko pertsona nagusi bati.
  5. Beste edozein pertsonak bezala, haurrek ere laguntza behar izaten dute, nahiz eta hitzez eskatzen jakin ez. Jarri ezazu arreta zure inguruan, begiratu eta adi egon, ea dagoen haurren bat laguntza eske edo laguntza beharrean. Ez baztertu edo gutxietsi haien kexak. Ikus dezala baduela babesa, baduela zure laguntza. Eman informazioa ikastetxeari eta eskatu laguntza eta aholkua.
  6. Erakutsi haurrari sentimenduak adierazten. Emozionalki adimentsua bazara guraso bezala, zure seme-alabak ere halakoak izango dira. Enpatiarekin batera, emozioak ezagutzea eta kontrolatzea funtsezkoak dira harremanetan.
  7. Lehenik eta behin, informa zaitez. Ikasi bereizten noiz den jazarpena eta noiz ez. Sartu zaitez tartean eta jakinaren gainean jarri irakasleak eta zuzendaritza. Mugitu eta bilatu laguntza.
  8. Elkarren arteko errespetu eta bizikidetzarako kode bat idatzi dezakezue denon artean, eta elkarlanean jardun hori betetzeko.
  9. Besteenganako errespetuan hezi, bizikidetzako heziketa indartu eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko ereduak erakutsi eta bultzatu.
  10. Aldez aurretik ez errurik bota ustezko errudunari eta biktima ez are gehiago biktimizatu; galdera irekiekin erantzun zintzoak lortuko dituzu. Erabili zure adimen emozionala eta enpatia.

Badira egun ilunak eta egun argiak,
triste, ahul eta bakarrik sentitzen zarenean, begiratu zure ingurura.
Ziur maitasun hitz bat aurkituko duzula, eta lagunduko dizun jendea.
Bazarela nor sentiaraziko dizuten pertsonak, bat-batean bizitzara ekarriko zaituztenak.
Beti izango duzu norbait entzuteko prest,
lagundu eta eskutik helduko dizuna.
Ez zara bakarrik egongo.

Informazio gehiago

EAEko haur eta nerabeentzako laguntza gunea. Zeuk esan

Sarbide azkarreko teklak

  • L tekla : Zerrenda osoa erakutsi /ezkutatu.
  • P tekla : Pantaila osoa txandakatu.
  • Zenbakizko teklak (0-9): Dekalogoaren puntuaren zenbakia ( 10a zeroarekin lortzen da).
  • R tekla :Berrerabiarazi.

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora