Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aktibatu +

Logo Aktibatu +

 

Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + ekimena jarri du abian, Garbiker Sozietate Publikoarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Metro Bilbaorekin, Eroski taldearekin, Energiaren Euskal Erakundearekin,  Iberdrolarekin, eta "La Caixa" Gizarte Ekintzarekin elkarlanean.

Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan – Ekintza Plan Globala (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da. Programa horrek pertsonen ohiturak aldatzeko ideia errazak eta ekintza praktikoak proposatzen ditu, ikuspegi positibo batetik beti. Helburua baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea eta planetan duten eragin kaltegarria apaltzea da, etxeko eta tokiko ekonomia sustatzearekin batera.

Aktibatu + programak familiek etxean eta ikasleek ikastetxean aktiboki parte hartzea sustatu nahi du. Behin programa osatuta, gai hauei ekingo zaie: erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna.

Aktibatu + programa bi programa ezartzean zehazten da: Ikastetxe eta etxebizitzetan:

  • Ikastetxeetako programa: Eskola-jarduerek honako hauetan sortzen duten eragina murriztea du helburu: uraren eta energiaren kontsumoan, hondakinen kudeaketan edo garraioen erabileran,besteak beste, hau da, eskola-komunitateak (ikasleek, irakasleek, gurasoek...) garatzen dituen jardueren multzoan 
  • Etxebizitzetako programa: Ohituren aldaketa parte hartzen duten udalerrietako etxebizitzetara zabaldu nahi da, familiei euren ingurumen-eragina murritz dezaten laguntza eskaintzeko, Internet edukiak komunikatzeko eta banatzeko euskarri legez erabiltzea ahalbidetzen dieten plataforma digital baten bidez.

2012-2013ko lehen edizioa, Amorebieta-Etxano, Durangaldea eta Debabarrena zonaldeetan garatu zen.2013-2014ko kurtsoan Arratia eta Nerbioi- Ibaizabal zonaldetan zabaldu zen. 2014-2015 edizioa Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe-kosta (Erandio, Getxo eta Leioa izan ezik) eskualdeetan izan zen. 2015-2016 edizioa Mungialdea, Txorierri, Erandio, Getxo eta Leioan jarri zen martxan. 2016-2017 edizioan Enkarterri, Ezkerraldea eta Meatzaldeko eskualdeetan izan ziren ingurumen programa honen eszenatoki.

Ingurumen arloko parte-hartze programa honen VI. Fasea (2017-2018) Bilboko Hiribilduan garatzen ari da. Hau izango da Aktibatu + programaren azken edizioa, bai etxeetan, baita ikastetxeetan ere. Iraunkortasuna bermatzeko ekimen hau Bizkaiko Lurralde Historiko osora hedatzea lortu dugu. 

Kanpainak

Erakunde parte-hartzaileak 

 

 

Lotutako estekak

Gora