Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Indarkeria Ezaren Dekalogoa

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Indarkeria Ezaren Dekalogoa[D]

Dekalogoa

  1. Objektibotasuna: Ez gara arrazoia edukitzearekin itsutu behar, kosta ahala kosta guk nahi duguna lortzearekin. Egia partekatua bilatu behar dugu, ez soilik “gure egia”
  2. Pasibotasun eza: Gatazkak prebenitzea askoz eraginkorragoa da eta kostu txikiagoa dauka, zentzu guztietan. Era berean, beti hor egongo direnez, gatazkei lehenbailehen heldu behar zaie, eta errotik. Ahal den bitartean gatazka ezkutatzea, biderik okerrena da.
  3. Unibertsaltasuna: Ez nahastu justizia pribilegioekin. Gatazka baten konponbide justuak denontzako egoera hobea ekarri behar du.
  4. Buru eta afektibotasun irekia: Sarritan izaten ditugun besteekiko beldurrak eta jarrera defentsiboak alde batera utzi behar dira. Segurtasun eta defentsarekin itsutzeak jarrera obsesiboak eragiten ditu, eta segurtasun eza handitu baino ez da egiten.
  5. Tolerantzia: Defendatu zure ikuspuntua, argumentuak erabiliz, baina buru irekia izan eta egon prest akordioetara heltzeko; hori baita gizakion arteko elkarbizitzaren oinarria.
  6. Errespetua: Giza eskubideak eta duintasuna ez dira galdu edo irabazten; gizakiok betidanik dauzkagu, eta betiko dira. Pertsonekiko errespetua indarkeria ezaren muina eta elkarbizitzaren aldeko apustua da.
  7. Bitartekoen eta helburuen arteko koherentzia: Helburu on bat izateak ez du edozein bitarteko erabiltzea justifikatzen. Bitarteko oker batek helbururik duinena ere izorra dezake.
  8. Indarkeriarik ez, gorrotorik ez: Suntsitzeko barne-desioa alde batera uzten saiatu behar gara, eta arerioak eragindako okerra arindu eta saihesteko moduak bilatzen, eraso egin gabe, umiliatu gabe, gutxietsi eta suntsitu gabe. Justiziaz; mendekurik gabe.
  9. Barne indarra: Gatazkaren aurrean, egon zure lekuan eta argumentatu, lasaitasuna galdu gabe, eta azpimarratu bidezko arrazoiak, besteek erantzun txarrak edo jarrera intoleranteak izan arren.
  10. Adiskidetzea: Indarkeriaren kulturak garaipenak lortzea du helburu; bakearen kulturak aldiz, bidezko konponbide iraunkorrak lortzea. Gatazka bat behin betiko amaitzen da alde guztientzako bidezko akordio bat lortzen denean, eta batez ere adiskidetzearekin eta bake positiboarekin.

Zimurtu paperezko orri bat eta ondoren saiatu lisatzen. Pertsonon bihotza orri horren modukoa da. Bihotz batengan eragiten duzuna oso zaila izango da ezabatzen, orriaren zimur eta tolesdura horien antzera.

Sarbide azkarreko teklak

  • L tekla: Zerrenda osoa erakutsi / ezkutatu.
  • P tekla: Pantaila osoa txandakatu.
  • Zuriune-barra: Jarraitu.

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora