Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Elikadura Osasuntsuaren Dekalogoa

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Elikadura Osasuntsuaren Dekalogoa[D]

Dekalogoa

  1. Dieta orekatua eta anitza izan behar da, plater, zapore, gogortasun, forma eta koloreei dagokienez. Hartu elikagai multzo guztietako jatekoak, eta batez ere hartu frutak, zukuak, barazkiak eta ortuariak egunero.
  2. Saiatu produktu freskoak, sasoikoak, ekologikoak eta bertakoak erabiltzen. Kalitatea eta zure lurraldeko Jatorri Izendapena bermatzen duten etiketak dituzten denda eta produktuak aukeratu, eta bidezko merkataritzakoak ere.
  3. Higienea funtsezkoa da osasunerako, baita elikaduran ere. Oso garrantzitsua da sukaldean irizpide batzuk jarraitzea, esaterako, osasun egoera onean eta ondo kontserbatuta dauden produktuak hartzea, eskuak ondo garbitzea elikagaiekin ibili aurretik, eta abar.
  4. Txikienek produktu osasuntsuak jateko ohitura har dezatela (frutak, barazkiak, zerealak…). Haurrek nagusien ohiturak imitatzeko joera dute: zure eredua erabakigarria izango da. Ez erabili elikagaiak sari edo zigor bezala.
  5. Eman garrantzia handia gosariari: eguneko otordurik garrantzitsuena da. Gosari orekatu batek esnea, fruta edo zukua, zerealak eta ogia hartu behar ditu barne.
  6. Orekatu elikagaien inguruko lehentasunak; denetik jan behar da, ez soilik gustatzen zaiguna. Saiatu osasungarriak ez diren elikagaiak ez hartzen; hala nola opil industrialak, snack edo pikatzekoak, gozokiak, eta abar.
  7. Askaritarako prestatu ogitartekoa etxean, eta fruta eta esnekiekin osatu. Saiatu afaria bazkaria baino arinagoa egiten. Horrela, hobeto lo egin eta atseden hartuko duzu.
  8. Jaso ikastetxeko eta lantokiko menuei buruzko informazioa. Horrela, dieta osasuntsua egin ahal izango duzu, etxean egiten diren gainerako otorduekin osatuz.
  9. Digestio hobeak edukitzeko, sedentarismoa saihestu behar dugu. Horretarako, garrantzitsua da ariketa fisikoa egitea. Egunean zehar aukera asko izaten ditugu horretarako: eskailerak erabili, oinez edo bizikletaz mugitu, eta abar.
  10. Kanpora zoazenean, beste herrialde edo lurraldeetara, izan irekia eta saiatu bertako zaporeak probatzen.

Osasuna da askatasun guztietan lehena.
Henri-Fredéric Amiel.

Sarbide azkarreko teklak

  • L tekla: Zerrenda osoa erakutsi / ezkutatu.
  • P tekla: Pantaila osoa txandakatu.
  • Zenbakizko teklak (0-9): Dekalogoaren puntuaren zenbakia (10a zeroarekin lortzen da).

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora