Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Goazen Hondartzara!

Orri honetan, material didaktiko bat aurkezten da, ilustrazio eta azalpen-testuetan oinarritua; haren bidez, aholku eta gomendioak ematen dira Bizkaiko hondartza eta areatzetan modu arduratsuan eta ingurumena errespetatuz jokatzeko.

  • Goazen Hondartzara!
  • Erabiltzen ditugun espazioak garbi mantentzen lagundu behar dugu
  • Hondartzetako zerbitzurik ez dagoenean ohi baino kontu handiagoz ibili behar dugu
  • Errespeta eta babes itzazu gure kostaldeko flora eta fauna
  • Segurtasun eta higiene arrazoiengatik, bainu denboraldian debekatuta dago txakurrak eta bestelako maskotak egotea
  • Banderek ematen duten informazioa bainulari guztiek bete behar dute
  • Dutxa eta aldagela publikoetara zoazenean zaindu oinak, jantzi oinetako egokiak
  • Kasu egin emandako informazioari. Zure segurtasunerako da
  • Bete aholkuak, ezbeharrik gerta ez dadin
  • Surf egiteko esparruak behar bezala zehaztuta eta seinaleztatuta egon behar dira
  • Ahal izanez gero ez hartu eguzkirik eguerdiko 12etatik arratsaldeko 5etara bitartean
  • Sartu geldiro uretara, bat-bateko tenperatura-aldaketaren ondorioz arazorik ez sortzeko
  • Jokatu erantzukizunez, ez urperatu haitz artean
  • Erabili arduraz iturriak eta dutxak, ez alperrik galdu ura
  • Egun beroetan ez egin ariketa fisiko handirik
  • Hondartza-egun baterako benetan behar diren gauzak hartu behar dira kontuan
  • Umeei hondarrean jolasteko ohitura seguruak irakatsi
  • Ez bainatu elikagaiak jan eta berehala, digestioa eten ez dadin
  • Ziztadaren bat izan baduzu joan lehenbailehen sorospen postura
  • Kontuz koltxonetak, taulak edo flotatzaileak erabiltzean, itsaso zabalera eroan ahal zaituzte eta
  • Arriskutsua izan daiteke adingabeak uretara bakarrik sartzea
  • Edan sarri ura, ez deshidratatzeko
  • Lagundu gure hondartzak garbi, osasuntsu eta seguru mantentzen
  • Errespeta itzazu kirola egiteko definitu eta mugatu diren esparruak


 

Erantsitako fitxategiak

Irudi guztiak deskargatu

Gora

Ulerturta