Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aktibatu + 2013-2014 (Amaituta)

Logo Aktibatu +

Bigarren edizio hau 2013-2014 ikasturtean zehar egin zen,  Arratia eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeetan, zehazki udalerri hauetan: Arakaldo, Arantzazu, Areatza, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Artea, Basauri, Bedia, Dima, Etxebarri, Galdakao, Igorre, Lemoa, Urduña, Orozko, Ubide, Ugao-Miraballes, Zaratamo, Zeanuri eta Zeberio.

Ikastetxeetako programari dagokionez, kanpaina honetan 2 modulu tematikotan egin zen lan.

  • Batetik, Arratia eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeetako 7 ikastetxek energia-modulua garatu zuten: Arrigorriagako BHI-IES (Arrigorriaga), Soloarteko IPI-CPI (Basauri), Dima-Ugarana Herri Ikastetxea (Dima), Etxebarriko BHI-IES (Etxebarri), Bengoetxeko BHI-IES (Etxebarri), Eguzkibegi Ikastola (Galdakao) eta Urduñako HLIH-CEIP (Urduña). Ikastetxe bakoitzeko energiaren kontsumoa % 5 murriztea jarri zuten helburu.
  • Bestetik, 2012-2013 kanpainan energia-moduluan lan egin zuten 8 ikastetxek ikasturte honetan erosketen/hondakinen modulu berria landu zuten: Andra Mari Ikastola (Amorebieta-Etxano), Urritxe Institutua (Amorebieta-Etxano), Durangoko Institutua (Durango), Landako Ikastetxea  (Durango), Elorrioko Institutua (Elorrio), Anaitasuna Ikastola BHI-IES (Ermua), Anaitasuna Ikastola LHI-CEP (Ermua) eta Juan Orobiogoitia Institutua (Iurreta). Ezarritako helburuen artean honako hauek aipatu behar dira: ikastetxe bakoitzeko erosketa-irizpideak aldatzea, hondakinen sorkuntza % 4 murriztea eta hondakinen gaikako bilketa %3 handitzea.

Etxebizitzetako programa plataforma digital baten bidez garatu zen, eta Internet erabili zen, Arratia eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeetako familiek parte har zezaten. Helburu hauek lortu nahi ziren programaren jardueren bidez:

  • Etxebizitzako energiaren kontsumoa % 5 murriztea.
  • Etxebizitzako uraren kontsumoa % 5 murriztea.
  • Gaikako bilketako edukiontzien erabileran, % 12ko gehikuntza lortzea.  
  • CO2-ren isuriak % 7 murriztea. 

Lotutako estekak

Erantsitako fitxategiak

Gora