Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aktibatu + 2012-2013 (Amaituta)

Logo Aktibatu +

Lehen edizio hau 2012-2013 ikasturtean zehar garatu zen, Amorebieta-Etxanon, Durangaldean, Ermuan eta Mallabian, zehazki Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar udalerrietan.

Ikastetxeetako programari dagokionez, zentro hauek hartu dute parte: Andra Mari Ikastola (Amorebieta-Etxano), Lauaxeta Ikastola (Amorebieta-Etxano), Urritxe Institutua (Amorebieta-Etxano), Durangoko Institutua (Durango), San Antonio-Santa Rita Ikastetxea (Durango), Elorrioko Institutua (Elorrio), Anaitasuna Ikastola (Ermua), Anaitasuna Ikastola LHI-CEP (Ermua) eta Juan Orobiogoitia Institutua (Iurreta), eta guztira 5.000 irakasle eta ikasle inguru biltzen ditu.

Energiaren aurrezpena (argiak, ordenagailuak, arbel digitalak...) helburu duen programaren emaitza kanpainan parte hartu duten zentroen kontsumo osoaren gaineko batez besteko % 11 aurrezpena lortzea izan da.

Etxebizitzetako programak bere plataforma digitalean kanpainan parte hartu duten udalerrietako 505 familia biltzea lortu du. Familia horiek hainbat ekintza garatu zituzten lehentasunezko arloetan, eta emaitza onak lortu zituzten: 

  • Energia: % 3,8 (urteko aurrezpena: 74.432 MWh)
  • Ura: % 4,5 (urteko aurrezpena: 1,2 milioi litro ur)
  • Hondakinak: % 2,1 (urteko aurrezpena: 5,3 tona metriko)
  • Mugikortasuna: %3,6 (urteko aurrezpena: 4,6 tona metriko petrolio)

 Datu interesgarriak

 

Gora