Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bizkaia 21 Egitasmoa

Garapen Iraunkorrerako Europako Estrategiak (2001) mahai gainean ipinitako erronka handiei erantzuna emanez, 2005. urtean Bizkaia 21 Egitasmoa jaio zen: Lurralde Historikoaren eta berau osatzen duten udalerrien garapen iraunkorrerako foru-estrategia.

Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak, 2011ko maiatzaren 17ko batzarrean, II. Bizkaia 21 Egitasmoa onartu zuen, 2011-2016 epealdirako (B.A.O., 121 zk., 2011ko ekainaren 24koa).

Estrategia global horrek instituzio osoa barne hartzen du, hau da, sail guzti-guztiak. Horrek dakar, gainera, urrats kualitatiboa eman eta borondatearen aitorpenetik ekintzetara pasatzeko bidea. Modu horretara, erantzuna eman ahal izan zaie Europako Batasunean (EB) nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurkeztutako programa desberdinei:

  • EB: Europa 2020,  hazkunde adimentsurako, iraunkorrerako eta bateraturako estrategia; Ingurumen arloko VI. Ekintza Programa.
  • EAE: Euskal Autonomia Erkidegoaren Iraunkortasunerako Konpromisoak; Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategia: Ingurumeneko Esparru Programa; EcoEuskadi 2020 estrategia.

Bizkaia 21 Egitasmoak (2011-2016), Aalborg+10 delakoaren 10 konpromisoen inguruan egituratzen dena, 34 lerro estrategiko eta 93 helburu zehatz jasotzen ditu; horiek, era berean, 332 jarduketa proposatzen dituzte. Guzti horiek gauzatzea Aldundiko sail guztien nahiz Udalen ekintzaren eskutik etorriko da. Oinarrian dauden iraunkortasun-irizpideek, mota anitzeko kontzeptuak barne hartzen dituzte: sozialak, ingurumenekoak, ekonomikoak eta kulturalak.

Hala, Egitasmoak, politikek Bizkaiko Lurralde Historikorako eta hura osatzen duten udalerrietarako garapen iraunkorreko ereduaren alde duten konpromisoa bideratzen duten ekintzak batu dira; tokiko jarduketa-esparrutik abiatu baina bokazio globalera joanaz.

Bizkaia 21 Egitasmoaren (2011 - 2016) edukiak

Bizkaia 21 Egitasmoaren (2005 - 2010) edukiak

Agiri osoa (345 KB)

Datu interesgarriak

Egitasmoaren burutzapen maila

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

 

Gora

Ulerturta