Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bizkairako Energia Iraunkorreko Estrategia 2020

Ingurumeneko Sailak, EEErekin laguntzaz, sustatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkairako Energia Iraunkorreko Estrategia diseinatu du. Energia-politika propioa (foru eta udal eremuetan eta norberaren eremuan), energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko asmoz.

Estrategia honek lau energia-erronka planteatzen ditu:

  • Energia gutxiago kontsumitzea eta energia-eraginkortasuna hobetzea.
  • Petrolioaren eta gas naturalaren mendetasuna murriztea.
  • Energiaren kontsumoa jarduera ekonomikoaren eboluziotik askatzea.
  • Energia-jarduera natur eta kultur ondarearen kontserbazioarekin bateratzea.

Halaber, Bizkaiko ikuspegitik (bere konpromiso instituzionaletatik, baliabide endogenoetatik, hiri errealitatetik eta enpresa egituratik markatuta datorrena), lau gidalerro estrategiko handi markatzen dira:

  • Ekintza eta politika energetikoa energia eskaeran fokalizatzea. Bizkaiak kontzientziatutako eta arduraduna den gizarte bat izan nahi du, energia erabiltzen duen modua erabiltzeko prest dagoena eta horren inpaktua ingurumenean minimizatzera.
  • Foru erakundea aldaketa energetikoko agente bihurtzea. Foru Aldundiaren lidergoaz baliatuz energiaren inguruan jokabide berrituak bultzatuko dira.
  • Energia Bizkaiko Foru Aldundiaren politiken zeharkako ardatz bihurtzea.
  • Eredu energetiko orokorrean parte hartzea berrikuntzaren bidez. Bizkaia posizionatzea paradigma energetikoaren aldaketa kontzertu orokorrean baliozko eragile bat lez, energia nola aprobetxatzeko soluzio berritzaileak eskaintzen dituzten ekintzaileak, enpresak eta pertsonak jartzen dituena.

 Bizkaiko Lurralde Historikoak dituen gidalerro estrategikoak eta erronka energetikoak kontuan hartuta, hiru ardatz estrategiko sortzen dira eredu energetiko berrian aurrera joateko: herritarrak, Foru Administrazioa bera eta Lurraldea eta enpresa egitura. Hortaz, jomuga da Herritar arduradunak, Foru Administrazio eredugarria eta Lurralde Adimendua lortzea.

EESB 2020ak ekintza plan bat proposatzen du, gidalerro estrategikoen inguruan definitutako esparru estrategikoa osatzen duten ardatz estrategiko eta ekintza lerro bakoitzean martxan jarri beharreko 10 ekimen berritzaileez osatuta dagoena:

  1. Energia Bizkaiko Iraunkortasunerako Hezkuntzako II. Ekintza Programaren oinarrizko elementu gisa integratzea
  2. BerrAktiba zaitez +: Aktibatu + zabaldu eta indartu
  3. Bizkaia Green Deal: Etxeetan energia aurreztea eta eraginkortasuna sustatu
  4. 2050ean energiaren aldetik iraunkorra den Bizkaiko Foru Aldundia
  5. Ingurumeneko erreforma fiskal: eredu fiskal berriaren alde egitea
  6. Kontratazio Energetiko Berdea: irizpide energetikoak gehitzea kontratazio agirietan
  7. Eko-garraioa: Bizkaian garraio iraunkorrago baterantz
  8. Bizkaiener. Bizkaia Iraunkorra energia mailan
  9. Energia-eraginkortasuna: Energia gutxiago, lehiakortasun handiagoa
  10. Tokiko 21 agenda: Energia udalerrietako iraunkortasunaren funtsezko elementu gisa sartu 21 tokiko agendako ekintza planen bidez

Bizkairako Energia Iraunkorreko Estrategia (EESB 2020)

Estrategiaren burutzapen maila -2015. ekaina- (331 KB)

Liburua: "Bizkairako Energia Iraunkorreko Estrategia EESB 2020"

Gora

Ulerturta