Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Saritutako ikastetxeen zerrenda

Energia eskola programa
2013-2014ko edizioan “Aktibatu +” programa Arratia eta Nerbioi-Ibaizabalen landu dugu. Energia izan da landutako gaia. Hauek izan dira parte hartu duten zentroak: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Dima-Ugarana herri ikastetxea, Bengoetxe BHI, IPI Soloarte BHI, Eguzkibegi ikastola eta Urduñako eskola.
 
Zentro guztiek lortu dute energia kontsumoa nabarmen murriztea, %11 eta %34 arteko portzentajeetan. Gainera, ikastetxean zituzten ohiturak ere asko hobetu dituzte.
 
Aktibatu+ erakundeak zentro batzuen lana bereziki aipatu nahi izan du, eta sariak jaso dituzte.
 
Energia eskola programaren ikastetxe sarituak
  Ikastetxea  Saria 
1. saria 
Dima-Ugarana Herri ikastetxea
(Dima)

Bisita gidatua Mutrikuko olatuen aprobetxamendurako instalazioetara

(Energiaren Euskal Erakundearen eskutik).

2. saria 
Bengoetxe BHI
(Galdakao)

Bisita gidatua Metro Bilbao-ko makina-aretora eta azken oparia

(Bizkaiko Garraio Partzuergoaren eskutik)

3. saria 
IPI Soloarte BHI 
(Basauri)

Bisita Urkiolako Parketxera

(Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik)

Aipamen berezia: Komunikazio kanpaina onenari
Eguzkibegi Ikastola 
(Galdako)

Bisita Armañongo Parketxera

(Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik)

AipamenBerezia: 
Helburuen lorpenari
Urduñako eskola
(Urduña-Orduña)

Bisita gidatua Ur Partzuergoak Urduñan dituen instalazioetara, Gartxetako araztegira eta Urduñako Hondakin Uren Araztegira

(Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoaren eskutik).

 
Erosketa- hondakinak eskola programa

Amorebieta-Etxano, Durangaldea, Ermua eta Mallabiako beste 7 zentrok: Andra Mari Ikastola, Urritxe Institutua, Durangoko Institutua (Fray Juan de Zumarraga), Elorrioko institutua, Anaitasuna Ikastola HLH, Anaitasuna BHI eta Juan Orobiogoitia BHIk erosketa eta hondakinen gaia landu dute 2013-2014 ikasturtean.

Zentro guztiek egin dute sortzen dituzten hondakinei buruzko eta ikastetxean gaikako bilketari buruzko azterketa zehatza eta erosketak nola egiten diren ere baloratu dute.  “Aktibatu+” programari esker, denek lortu dute hondakinen gaikako bilketa ondo egitea, eta kasu batzuetan, gainera, hondakin gutxiago sortu dituzte.

Aktibatu + erakundeak zentro batzuen lana bereziki aipatu nahi izan du, sariak jaso baitituzte.

Energia eskola programako ikastetxe sarituak
  Ikastetxea Saria 
1. saria 

Andra Mari ikastola  (Amorebieta-Etxano) 

Bisita gidatua Amorebieta-Etxanoko Garbigunera eta ontziak sailkatzeko Bizkaiko Zabor Birziklategia (BZB) plantara eta azken oparia

(GARBIKER Sozietate Publikoaren eskutik)

2. saria 

Fray Juan de Zumárraga (Durangoko institutua) (Durango) 

Bisita Oñatiko Zero Emisio supermerkatura eta azken oparia

( EROSKI taldearen eskutik) 

3. saria 

Anaitasuna LHI  (Ermua) 

Bisita gidatua Ur Partzuergoak Iurretan dituen instalazioetara: Garaizarreko araztegia eta Arriandiko araztegia

(Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren eskutik).

Aipamen berezia: Komunikazio kanpaina onenari
Anaitasuna BHI
(Ermua)

Bisita gidatua Bilboko konpostegira eta azken oparia

(GARBIKER Sozietate Publikoaren eskutik).

Aipamen Berezia: 
Helburuen lorpenari
Landako eskola
(Durango)

Bisita Gorbeiako Parketxera

(Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik)

 

Gora