Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aktibatu + 2014-2015 (Amaituta)

Hirugarren edizio hau 2014-2015 ikasturtean zehar egin zen Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe Kosta eskualdeetan.

Etxebizitzetako programa plataforma digital baten bidez garatu zen, eta Interneten bidez eskualdeetako familiek parte hartu ahal izan zuten. Helburu hauek lortu nahi izan ziren programaren jardueren bidez:

  • Etxebizitzako energiaren kontsumoa % 5 murriztea.
  • Etxebizitzako uraren kontsumoa % 5 murriztea. 
  • Gaikako bilketako edukiontzien erabileran, % 12ko gehikuntza lortzea.
  • CO2-ren isuriak % 7 murriztea.

Ikastetxeetako programari dagokionez, kanpaina honetan 18 ikastetxe ari ziren bi modulu tematikotan lanean:

  • Batetik, eskualde parte-hartzaileetako 12 ikastetxe energia-modulua garatu zuten: Berangoko Eskola, Eleizalde Ikastola, Gernika BHI, J. M. Uzelai, Montorre LHI, Mundaka LHI, Sagrado Corazón Ikastetxea, San Frantzisko LHI, San Fidel Ikastola, Sta. Mª del Socorro–Mertzede Ik., Seber Altube Ikastola eta Urretxindorra LHI. Ikastetxe bakoitzeko energiaren kontsumoa % 5 murriztea jarri zuten helburu.
  • Bestetik, 2013-2014 kanpainan energia-moduluan lan egin zuten 4 ikastetxek ikasturte honetan erosketa/hondakinen modulu berria landu zuten: Bengoetxe BHI, Dimako Eskola, Eguzkibegi Ikastola, IPI Soloarte, Etxebarri BHI y Ugaoko Eskola. Ezarritako helburuen artean honako hauek aipatu behar dira: ikastetxe bakoitzeko erosketa-irizpideak aldatzea, hondakinen sorkuntza % 4 murriztea eta hondakinen gaikako bilketa %3 handitzea.

 

Erantsitako fitxategiak

Gora