Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bizkaiko Iraunkortasunerako Hezkuntzako Ekintza-Egitasmoa 2020

Bizkaiko Iraunkortasunerako Hezkuntzako Ekintza Egitasmoaren (2020) helburua da iraunkortasunaren kultura Bizkaian zabaltzea. Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean onartu du; Bizkaia 21 Programaren (2011-2016) parte da, eta   hura prestatzeko, aurreko plangintza-dokumentutik ikasitakoak erabili dira. Agiri hori Iraunkortasunean oinarritutako Hezkuntzarako Ekintza Egitasmoa (2007-2014) da.

Bizkaiko Iraunkortasunerako Hezkuntzako Ekintza Egitasmoan (2020), konpromiso hauek hartu dira:

  • IRAUNKORTASUNAREN KONTZEPTUA ZABALDU ETA SUSTATZEA.
  • GURE NATURA- ETA KULTURA-ONDAREA EZAGUTARAZTEA.
  • PRAKTIKA ONAK HARTZEKO TRESNAK ESKAINTZEA ETA HALA GURE AZTARNA EKOLOGIKOA MURRIZTEA.
  • DIBERTSITATEA BULTZATZEA ETA BIDEZKOA ETA INKLUSIBOA DEN ONGIZATE INTEGRALEAN OINARRITUTA DAGOEN GIZARTE-EREDU BAT TRANSMITITZEA.

Konpromiso horiek betetzeko, Bizkaiko Iraunkortasunerako Hezkuntzako Ekintza Egitasmok (2020) zenbait ildo estrategiko eta helburu operatibo proposatzen ditu, 37 ekimen berritzaileren bidez gauzatuko direnak.

Programan, honako gai hauen jarduketa-eremuei heltzen zaie: ezagutza, ahalduntze eta berrikuntza sozialetik abiatuta, ingurumen, kultura, ekonomia eta gizarte dimentsioak, eta baita ere gobernantza eta parte-hartzea. Gizartearen esku jarri nahi dira beharrezko tresnak, Bizkaiko ongizate eta iraunkortasunean etorkizun partekatua moldeatuko duten pertsonak gaitzeko orainaldiko jarduketa arduratsutik.

IHEE delakoaren edukiak

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

 

Erantsitako fitxategiak

Dibulgazio-dokumentua

Gora

Ulerturta