Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Iraunkortasunean oinarritutako Hezkuntzarako Ekintza Egitasmoa (2007-2014)

Iraunkortasunean oinarritutako Hezkuntzarako Ekintza Egitasmoa (IHEE), Foru Aldundiak 2007an onartu zuena, Foru Agenda 21 delakoaren baitan dago (Bizkaia Egitasmoa 21) eta hori gauzatzeak erantzuna ematen die Nazio Batuek "Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkada 2005-2014" aldarrikatu zutenean zehaztutako printzipioei eta helburuei:

  • Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza (GIH) gizarte osora zabaltzea.
  • Inguru soziala (kulturala, politikoa eta ekonomikoa) hobeto ezagutzera bideratzea.
  • Ingurumenarekin zerikusia duten ekimen guztietan GIH delakoa sartzea.
  • Administrazioen artean koordinatzea eta sektore publiko eta pribatuaren arteko hitzarmenak egitea.
  • Herritarren parte-hartzea sustatzea.

Hortaz, IHEE izeneko programa da Foru Aldundiak duen eginkizunaren proposamen-gida Bizkaiko gizartea iraunkortasunean sentsibilizatzeko, informatzeko eta hezteko. Biztanle guztiei zuzendutako tresna estrategikoa da, foru erakundearen eskumen-esparruari egokitua eta beste Administrazio eta erakunde arduradunen gainerako ekimen eta planekin bateragarria, betiere eraginkortasunik handienaren postulatuari jarraitzen diona: ahaleginak batuz iraunkortasunaren bidean.

Herritarren prestakuntza eta gaikuntza du helburu, garapen iraunkorrerako trantsizio-prozesuan parte hartu dezaten, eta 48 ekintza-proposamenetan zehaztuta eta 9 ildo estrategikotan antolatuta dago:

  • Gizartearekiko komunikazio eta informazio bideak hobetzea.
  • Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzarako (GIH) ekipamendu-sarea indartzea.
  • Garapen iraunkorrerako parte-hartzea eta prestakuntza sustatzea foru erakundearen baitan.
  • GIHn aztertu beharreko gaiak zabaltzea.
  • GIHren hartzaileak gehitzea.
  • Arlo metodologikoa hobetzea komunikaziorako eta parte hartzeko tresna berriak sartuta.
  • GIHren jardueretan parte-hartzea lagundu eta sustatzea.
  • GIHren prestakuntza-jarduerak bultzatzea eta osatzea.
  • GIHko ikerketa sustatzea.

Iraunkortasunerako hezkuntzak arlo guztiak ukitzen ditu, eta ikaskuntza-prozesu guztiei, pertsona guztiei eta gizarte-eragile guztiei eragiten die. Beraz, IHEE delakoa ikuspegi global hori bateratzen saiatzen da, berdin dio gaien aldetik zein ikuspuntu duen eta zeintzuk diren kasu bakoitzean inplikatuta dauden eragileak: Administrazioa, lana, etxea, eskola, aisialdia, komunitatea, komunikabideak eta abar, hirigunean izan nahiz landa-ingurunean izan. Programa garatzeko, berriz, erakunde publiko eta pribatu guztien lankidetza aurreikusten da: elkarteak, enpresak, ikastetxeak, nazioarteko organismoak (hala nola Nazio Batuen Erakundea eta nazioarteko GAP programa), eta abar.

IHEE delakoaren edukiak

Datu Interesgarriak

Programaren burutzapen maila

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Gora

Ulerturta