Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gazteen Foroa Bizkaia Iraunkorraren alde

Foroaren zioa Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariei publikoki ikasturtean zehar jorratutako ikasleriaren iraunkortasunaren aldeko konpromiso eta hobetzeko proposamenak ezagutaraztea da.

Helburuak zehatzak:

  1. Udal foroetan ikasleek urtero proposatzen dituzten hobekuntzarako proposamenak Bizkaiko Foro Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako agintariei adieraztea.
  2. Bizkaian Eskola Agenda 21 proiektuari buruzko jarduera egokiak komunikatzea.
  3. Bizkaiko Eskola Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten eskualde desberdinetako ikasleek elkar ezagutzeko aukera izatea.

Bizkaia Iraunkorraren Aldeko I. Gazteen Foroa

2015ko martxoaren 26an, Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, Bizkaia Iraunkorraren Aldeko I. Gazteen Foroa aurrera eraman zen.

Bertan, ikasleek eta irakasleek, haien artean elkar ezagutzeko, ikastetxeetan martxan jarri dituzten praktika onak trukatzeko eta 2013-14ko ikasturteko konpromiso eta proposamenak eztabaidatu eta lehenesteko aukera izan zuten.

Konpromiso eta proposamenak Bizkaiko Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten 33 eskolatako ikasle eta irakasleen lanaren emaitza da.

 

Gora