Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aktibatu + 2015-2016 (Amaituta)

Laugarren edizio hau 2015-2016 ikasturtean zehar egin zen Mungialdea, Txorierri, Erandio, Getxo eta Leioan.

Etxebizitzetako programa plataforma digital baten bidez garatzen ari da, eta Interneten bidez eskualdeetako familiek parte hartu ahal dute. Helburu hauek lortu nahi dira programaren jardueren bidez:

  • Etxebizitzako energiaren kontsumoa % 5 murriztea.
  • Etxebizitzako uraren kontsumoa % 5 murriztea. 
  • Gaikako bilketako edukiontzien erabileran, % 12ko gehikuntza lortzea.
  • CO2-ren isuriak % 7 murriztea.

Ikastetxeetako programari dagokionez, kanpaina honetan 19 ikastetxe egon ziren bi modulu tematikotan lanean:

  • Batetik, eskualde parte-hartzaileetako 9 ikastetxek energia-modulua garatu zuten: Txomin Aresti LHI, Artatza-Erromo BHI, CPES Txorierri S. COOP. LTDA. BHIP, Larrabetzuko eskola, CEIP Lezama HLHI, CPEIPS Lauro Ikastola HLBHIP, CEIP Gorondagane HLHI, CEIP Larrañazubi HLHI eta IES Aixerrota BHI.. Ikastetxe bakoitzeko energiaren kontsumoa % 5 murriztea jarri zuten helburu.
  • Bestetik, 2014-2015 kanpainan energia-moduluan lan egin zuten 10 ikastetxek ikasturte honetan erosketa/hondakinen modulu berria landu zuten: Sta. Mª del Socorro –Mertzede Ik., Montorre LHI, Mundaka LHI, Urretxindorra LHI,   San Frantzisko LHI, Eleizalde Ikastola, Sagrado Corazón Ikastetxea, J. M. Uzelai, IES Mungia BHI y Larramendi ikastola. Ezarritako helburuen artean honako hauek aipatu behar dira: ikastetxe bakoitzeko erosketa-irizpideak aldatzea, hondakinen sorkuntza % 4 murriztea eta hondakinen gaikako bilketa %3 handitzea.

 

Erantsitako fitxategiak

Gora