Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian

Evaluación de los Ecosistemas del Milenio en Bizkaia

Foru Aldundiak "Bizkaiko Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa" ikerketa-proiektua bultzatu du, helburu honekin: Lurralde Historikoan garatzea Nazio Batuen Erakundeak (NBE) “Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa” izenez sortutako nazioarteko egitasmo zientifikoaren esparru kontzeptuala eta metodologikoa. Proiektu horretan, erakunde hauekin batera aritu da lanean Foru Aldundia: Euskal Herriko Unibertsitatearen Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrarekin, Madrilgo Unibertsitate Autonomoarekin eta Euskal Herriko UNESCO Etxearekin.

Pertsona guztiak gaude naturaren mende eta ekosistemek eskaintzen dizkiguten zerbitzuen mende, bizitza osasungarria, segurua eta oparoa eduki nahi badugu. Bada, printzipio hori oinarri izanda, proiektu honen helburua izan da ekosistemen erabilera iraunkorrari buruzko erabakiak hartzen laguntzen duen ezagutza zientifikoa sortzea, azken xedea baita etorkizunean pertsonen ongizatea bermatzea. Zentzu horretan, Bizkaiko Lurralde Historikoari buruzko ezagutza handitu izanak aukera eman du oinarri sendoagoak jarri eta Bizkaia 21 Egitasmoa bultzatzeko; egitasmo hori da, hain zuzen, Bizkaiko Foru Aldundiak garapen iraunkorrerako duen estrategia.

Lotutako estekak

Gora

Ulerturta