Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aktibatu + 2016-2017 (Amaituta)

Bosgarren edizio hau 2016-207 ikasturtean zehar egin zen Enkarterri, Ezkerraldea eta Meatzaldean.

Etxebizitzetako programa plataforma digital baten bidez garatu da, eta Interneten bidez eskualdeetako familiek parte hartu ahal dute. Helburu hauek lortu nahi izan dira programaren jardueren bidez:

  • Etxebizitzako energiaren kontsumoa % 5 murriztea.
  • Etxebizitzako uraren kontsumoa % 5 murriztea. 
  • Gaikako bilketako edukiontzien erabileran, % 12ko gehikuntza lortzea.
  • CO2-ren isuriak % 7 murriztea.

Ikastetxeetako programari dagokionez, kanpaina honetan 21 ikastetxe egon ziren bi modulu tematikotan lanean:

  • Batetik, eskualde parte-hartzaileetako 16 ikastetxe energia-modulua garatu zuten: CPEIPS Zubi-Zaharra HLBHIP (Balmaseda), CEIP Gurutzeta HLHI, CPCPI Barakaldo HLPIP, IES Minas BHI eta CPEIPS San Juan Bosco HLBHIP (Barakaldo);  IES Mungia BHI (Mungia); CEIP Pedro Cantarrana HLHI (Muskiz); CPEIPS Asti-Leku ikastola HLBHIP (Portugalete); IES Axular BHI, CEIP Serantes HLHI, CEIP Maestra Emilia Zuza Brun HLHI, IES Kantauri BHI eta CPEIPS San Jose Calasanz (Santurtzi); eta IES Zalla BHI, CEIP Mimetiz HLHI eta  CPEIPS Maristas-San Miguel HLBHIP (Zalla). Ikastetxe bakoitzeko energiaren kontsumoa % 5 murriztea jarri zuten helburu.
  • Bestetik, 2015-2016 kanpainan energia-moduluan lan egin zuten 5 ikastetxe ikasturte honetan erosketa/hondakinen modulu berria landu zuten: IES Artatza-Erromo BHI eta Txomin Aresti LHI (Leioa); Larrabetzuko eskola (Larrabetzu); CPEIPS Lauro Ikastola HLBHIP (Loiu); eta CEIP Larrañazubi HLHI (Getxo). Ezarritako helburuen artean honako hauek aipatu behar dira: ikastetxe bakoitzeko erosketa-irizpideak aldatzea, hondakinen sorkuntza % 4 murriztea eta hondakinen gaikako bilketa %3 handitzea.

 

Erantsitako fitxategiak

Gora