Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Zer dira hondakinak?

Hondakin motak

Giza jarduerek hainbat hondakin-mota eragiten dituzte, bakoitzak bere ezaugarri, arrisku- eta toxikotasun-maila bereziarekin eta trataera-premia bereiziekin. Parametro-aniztasun horrek zaildu egiten du hondakinen sailkapena, baina eskuarki, alde batetik hondakin arriskutsuak, ez-arriskutsuak eta geldoak bereizten dira, eta beste aldetik, jatorriari erreparatuz, hiri hondakinak, nekazaritzako, abelazkuntzako eta basoko hondakinak, meatzetakoak, sanitarioak, erradiaktiboak, eraikuntza- eta eraispen-lanetakoak eta industriakoak.

Hondakin motak (564 KB)

Hondakinen eta zatikien sorkuntza

Urteetan eta urteetan gure garapen ekonomiko eta sozialak geroz eta hondakin gehiago sortu izan ditu. Zorionez, azken urteetan prebentziorako eta gizarte-kontzientziazioko politikek Bizkaiko Lurralde Historikoan sortutako hondakinen kopurua murriztea lortu dute. Halere, horrek ez du esan nahi ahalegina baretu behar dugunik, oraindik orain bide luzea baitago inoiz gelditzerik ez dugun ildo horretan, batik bat kontuan hartzen badugu geure bizi-kalitatea eta Lur osoarena dagoela jokoan. Nolanahi ere, hondakinek dituzten zatikiak egoki tratatuz gero, berreskuratu eta berriz aprobetxatzeko moduko baliabideak gordetzen dituzte.

Hondakinen eta zatikien sorkuntza (464KB)

Gaikako bilketa

Hondakinen balio materiala aprobetxatzeko sistemaren funtsa gaikako bilketa da. Eta horren oinarri-oinarrian, herritarren, denden eta enpresen borondatezko parte-hartzea dago. Horretarako hainbat azpiegitura dituzte eskura (batik bat etxeko hondakinen zatiki bakoitza gaika bereizten duten edukiontziak, eta Garbiguneak, zatiki handietarako). Baliabide horiek hondakinak gaika biltzeko aukera eskaintzen dute, gero balioztatu eta birziklatu ahal izateko moduan.

Gaikako bilketa (1.365 KB)

Hondakinen tratamendua

Gaur egungo gizarteak sortzen dituen hondakin anitzen ondorioz, hondakin horiek tratatzeko bide anitzak egokitu behar izan dira. Azken urteetan, hondakinen kudeaketa integralaren aldeko apustu garbia egin du Bizkaiko Foru Aldundiak. Web honetan horri buruzko informazioa jasotzeko aukera izango duzu.

Hondakinen tratamendua (3.019 KB)

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

Erantsitako fitxategiak

Gora