Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ingurumenaren Iraunkortasuna

Ingurumena ez da jolasa, baina jolas eginez ikasi dezakegu nola zaindu behar dugun.

Jolasen zerrenda

  • MaterialakNondik datoz eta nora doaz materialak?

    Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako jolas honek hainbat zailtasun-maila ditu, eta haren helburua egunero erabiltzen ditugun materialen bizi-zikloaren inguruan era dibertigarri batean gehiago ikastea da. Ekoizpenaren eta kontsumoaren katean zehar ditugun ohituren iraunkortasunaren inguruan beste batzuekin lehiatzeko gonbidapena egiten zaigu jolas horretan.

  •  Kli! Kla! Birzikla! jolasa

    Bizkaiko Foru Aldundiaren jolas dibertigarri honek birziklatzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi gaitu. Animatu trivial honetara jolasten. Banaka edo taldeka parte har dezakezu. Ikasi birziklatzen, olgetan.

  •  Garbinet jolasa

    Triviala, letra-zopa, 10 desberdintasunak edo lotu puntuak. Garbikerrrek Joko pila bat proposatzen ditu olgetan ikasteko.

  • Martintxo

    Martin arrantzalea Uraren Kultura Berriaren ikurra da. Zarrastelkeriaren erruz lehorte handi bat sortu da eta orain arriskuan dago.

  • Letra-zopa: Zer da ingurumena?

    Fundación Biodiversidad erakundearen jolas honetan ingurumenarekin zerikusia duten hitzak eta kontzeptuak bilatzen lagundu nahi zaio Tania izeneko neskatoari.

  • Asmatu zeinen kantua den. Jakingo zenuke zein txori den haren kantua entzunda?

    Fundación Biodiversidad erakundearen jolas honetan txorien kantua asmatu behar da.

  • Ingurumenari buruzko testa

    Fundación Biodiversidad erakundearen jolas honetan naturari buruzko 30 galdera daude: mehatxuak eta zaintzeko moduak.

  • Water Alert

    Parte hartu ezazu UNICEFen jolas honetan. Estrategia eta biziraupeneko abentura bat da, urari, ingurumenari eta saneamenduari buruzkoa.

  • Jolasa: “Beira ez da zaborra, birziklatu”

    ECOVIDRIOren jolas eta material-sorta beiraren birziklapenari buruz.

  • Ecoembes-en Ekohiria

    Hiri bateko hainbat lekutatik egindako bidaia, hiri iraunkorragoa sortzeak duen garrantzia azpimarratzen duena.

  •  Planeta salbatzeko misio posiblea

    Gizakiok une erabakigarri batean gaude, planeta honetako espezie bezala bizitzen jarraitzeko. Lurreko agintariak Kioton bildu ziren suntsiketa-prozesu hau geldiarazten saiatzeko, eta hamaika urte pasa dira ordutik, baina negutegi-efektuko gasak mehatxua dira oraindik ere gizakiontzat. Super heroi ekologikoz osatutako talde bat atmosferara isurtzen diren gas horiek kontrolatzeko ari da borrokan. Gas horiek aldaketa klimatikoa eragiten ari dira, eta helburua Lurraren osasunean eragiten ari diren kaltea, eta ondorioz, gizakiongan eragiten ari diren kaltea arintzea da. Beren super botereak erabiltzeaz gain, Lurreko biztanleei egoera hori hobetzeko modua erakutsi nahi diete. Lagunduko al diezu abentura horretan?

  •  Sigrelandia

    Hezkuntza baliabidea ingelesez eta gaztelaniaz dago erabilgarri. Asmoa da medikamentuak arduraz erabiltzearen garrantziaz ohartarazi eta sentsibilizatzea, bai osasunaren ikuspuntutik, baita ingurumenaren ikuspuntutik ere. Pertsonaia bat eta garraiobide bat aukeratu ostean, hiri birtual honetan zehar ibili eta eszenatoki desberdinak bisitatu ahal izango dituzu, eta medikamentuaren bizi-zikloa erakutsiko dizute: laborategi bat, osasun zentro bat, farmazia bat, etxe bat eta birziklatze lantegi bat. Hainbat profesionalen aholkuak jasoko dituzu, medikamentuak erabili eta ondo birziklatzeko moduei buruz: etxean ditugun medikamentu ontzi eta hondakinak SIGRE puntuaren bidez birziklatzen dira. Gainera, natura zaintzeko ezinbestekoak diren ingurumen eta osasun arloko ohiturak hartzeko aukera izango duzu. Eta guzti hori, modu erraz eta dibertigarrian ikasteko aukera emango dizuten jokoen bidez, betiere ingurumenaren eta gure osasunaren zainketari garrantzia emanez.

  • Bizikleta

    Txikienentzako Bide Heziketari buruzko webgunea.

  •   Ramsar

    Gazte eta ez hain gazteentzako hezeguneei buruzko deskarga daitekeen mahai jokoa.

Oharra

Fitxategi hauek ikusteko doakoa den Adobe Flash Player programa behar duzu. Deskargatu programa.

Gora