Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gizartearen Iraunkortasuna

Gizartearen ongizatea ezinbestekoa da pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko. Ikas dezagun zerbait gehiago horretaz, jolas eginez.

Jolasen zerrenda

  • Spotiren abenturak

    On line jolas interaktiboa, Down Sindromea duten haurren gizentasuna sahiesteko.

  • Haurren eskubideak taula gainean daude. Nahi duzu jolas egin?

    Unicefen taula gaineko jolasa, adingabeen eskubideei buruzkoa.

  • Bizitzaren zikloa

    Jolas honen bidez hauxe ikasiko dugu: haur baten bizitzan badirela egoera batzuk garatzen laguntzen diotenak eta beste batzuk kalte egiten diotenak.

  •  Triviral

    Haurrentzako jokoa. Jokoaren bidez, sarean aurki ditzakegun mehatxu nagusiak aurkezten dira. Horrela, modu parte-hartzaile eta dibertigarrian sarean nabigatzeko segurtasuna hobetzeko ohiturak hartuko dira. Jokalari bat eta lau jokalari artean aritu daitezke triviral jokoan.

  •  Elikagaien piramidea

    Elikadura orekatua eta ariketa fisikoa dira bizimodu osasungarriaren oinarria. Ordenatu ahal izango zenituzke elikagaiak, hartu behar diren maiztasunaren arabera? Joko-piramide hau UNICEFek landu du, eta ondo elikatzen zaren jakiten lagunduko dizu.

  •  Hiru Batean

    Soldata berdina jasotzen al dute gizon eta emakumeek lan berbera eginda? UNICEFek landutako hiru joko entretenigarri hauen bidez, genero berdintasunarekin erlazionatutako aspektuei buruz ikasteko aukera emango digute, ondo pasatuz.

  •  Harrapatu eskubideak

    Joko hau ere UNICEFek landu du, eta honetan datza: oztopoak saihestu eta haurren eskubide guztiak lortzea.

  • Wild Web Woods-en bitartez Wild Web Woods-en bitartez 

    Abantaila ugari ez ezik, Internetek arrisku potentzialak ere badauzka haurrentzako. Abentura-joko interaktibo honen helburu nagusia da haurren eskubideak sustatzea eta haurtzaroa indarkeria mota orotatik babestea. Internetek nola funtzionatzen duen ikasi bitartean ondo pasatzeko pentsatua dago, eta erabiltzaile zuhur bilakatzeko beharrezko ezagutza teknikoak jasotzen dituzte haurrek. Haurrak babesteko eta horien eskubideak sustatzeko helburuz herrialdeek hartu behar dituzten neurriei buruzko informazio ugari dauka jokoak. Multimedia jokoa da, 3 urtetik gorako haurrei zuzendua, eta 14 hizkuntzatan jolas daiteke.
  • “Generoa eta hezkuntza - Berdintasuna noizko?” “Generoa eta hezkuntza - Berdintasuna noizko?”

    Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (Unescok) sortu du joko hau Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna indartzeko. Erabiltzaileek 200 herrialde eta eskualdetako hezkuntzari buruzko datuak ikasi eta konparatzea du helburu, baita dauden ezberdintasunak ulertaraztea ere.  Galderak proposatzen dizkio erabiltzaileari, adinaren eta hezkuntza mailaren araberakoak. Bidaia interaktiboa da, jokalariek neskatilei eta emakumeei mundu osoan eskaintzen zaizkien hezkuntza-bideak ezagutu eta konpara ditzaten.

  • Hiru batean Hiru batean

    ¿Soldata berdina jasotzen al dute gizon eta emakumeek lan berdina eginda? Hiru joko entretenigarri errealitatea ikusarazteko!

  • Giza Eskubideak Giza Eskubideak

    Joko honen bidez Giza Eskubideen inguruko ezagutza jasoko duzu ikuspegi kritiko batetik, errealitate eta inguru desberdinetara egokituta. Lehen Hezkuntza eta DBHko mailetara zuzenduta dago.

  • Ameslari solidarioak Ameslari solidarioak

    ¿Lehen hezkuntzako hiru zikloetarako eduki didaktiko interaktiboa. Genero-berdintasuna eta Hegoaldeko herrialdeetako emakumeen egoera lantzen dira. Elkartasuna da hari eroalea.

Oharra

Fitxategi hauek ikusteko doakoa den Adobe Flash Player programa behar duzu. Deskargatu programa.

Gora