Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Ekonomiaren Iraunkortasuna

Iraunkortasun Ekonomikoak naturaren eta bere baliabideen erabilera arrazionalizatua sustatzen du. Baliabide, materia eta energian oinarritutako ekonomia proposatzen du, baina modu proportzional batean. Joko hauen bidez, iraunkortasun ekonomikoari buruz gehiago ikasiko duzu.

Jolasen zerrenda

  • Enercities

    Energia aurrezteko estrategiei buruzko online jokoa. Erabiltzaileak bere hiri iraunkor propioa sortu behar du. Jokalariak energiaren inguruko erabakiak hartu behar ditu, hala nola ikatza, energia eolikoa, gas naturala, eta abar, eta horiek gehiago aurrezteko estrategiak definitu, kontuan hartuta egoera ekonomikoa, ingurumena eta ongizatea.

  •  Consumópolis kontsumo arduratsuaren hiria da

    Ondo pasatzen duzun bitartean kontsumitzaile arduratsu eta konprometituagoa izaten ikasiko duzu. Jokoetako batzuk oso iheskorrak dira; pazientzia eta trebetasuna izan beharko dituzu gainditu ahal izateko.

  • My Sust. HouseMy Sust. House

    Joko interaktiboen sorta handia biltzen du, iraunkortasunaren esanahia aztertzeko eta gure etxe eta komunitateekin zer nolako lotura duen esploratzeko aukera eskaintzen du. Materiala era askotan erabil daiteke, norberarentzako edo taldeko jardueretarako. Informazio oso interesgarria eskaintzeaz gain, eztabaidak simulatzen ditu, arazoak konpontzeko jarduerak aurkezten ditu eta taldean lan egin eta erabakiak hartzeko testuingurua sortzen du.
  • Energy Bits Energy Bits

    2020 Energy joko hezigarria ENERGY-BITS programaren esparruan diseinatu da. ENERGY-BITS nerabeen (14 eta 18 urte bitartekoen) multimedia-kontzientziazioa sustatzeko programa europarra da, Intelligent Energy Europek finantzatutakoa. Energy-BITS programak energiaren kontsumoan jarrera arduratsu eta eraginkorragoak sustatzen ditu  eta energia berriztagarriak sustatzen.  ENERGY-BITS, hezitzaileentzat zein publiko osoarentzat: 24 dokumental, web-dokumental 1, joko hezigarri 1 eta kooperazio eta gizarte arloko espazio 1.
  • My Energy Smart Home: Joko honekin zeure etxe ideala eraiki ahal izango duzu 10 urratsetan. My Energy Smart Home: Joko honekin zeure etxe ideala eraiki ahal izango duzu 10 urratsetan.

    Pentsa ezazu zure etxeak ez duela soilik polita izan behar, ingurumenarekin errespetua ere izan behar du eta energia aurreztu. Urrats bakoitzean zenbait aukera izango dituzu. Zure ustez iraunkorrena den aukera hautatu, ahalik eta puntu gehien lortzeko. Kontuz! Horrek ez du esan nahi hotz izango zarenik, ezta ilunpean biziko zarenik ere! Horrela, interesgarriz jositako ibilbidean bideratuko gaitu gai jolasak: etxe bat jartzeko kokalekurik egokiena zein den, hotzetik nola babestu, etxebizitzaren orientazio onena zein den edo ura era iraunkorrean nola berotu. Bukatutakoan, zenbait aholku entzun ahali zango dituzu, egoera bakoitzean aukerarik egokiena zein den jakiteko.

  • Energiaren jolasa Energiaren jolasa

    Jolas interaktibo hau lau mundutan egituratuta dago; Bizi naizena, Egnergilandia, Txangoan eta Nire Planeta. Horietako bakoitzean lau jolas edo pantaila daude, eta pantaila bakoitzean eraginkortasun energetikoa lortzeko jarrera onenaren inguruko zalantzak argitu behar dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloko ikasleekin egiteko da. Helburua energiaren erabilera eraginkorraren eta energia berriztagarrien erabileraren inguruan kontzientziarazi eta irakastea da.

 

Oharra

Fitxategi hauek ikusteko doakoa den Adobe Flash Player programa behar duzu. Deskargatu programa.

Gora