Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

SOINU-ZARATA. Soinu-kalitateari buruzko sekuentzia didaktikoa, kalitateko soinu-ingurune osasungarriaren alde

SOINU-ZARATA proposamen didaktikoa 3 sekuentzia didaktikotan dago egituratuta. Unitatea bera sekuentzia-proposamen osoa bada ere, atal bakoitza aparte landu daiteke. Sekuentzia didaktiko bakoitzean, ikastetxeetan egunez egun sortzen eta jasaten den zaratari buruzko gogoeta egitea proposatzen da. Bestalde, jaikitzen garenetik oheratu artean egunero egiten ditugun jarduerekin loturiko zarata aztertu gura da. Azterketa eta gogoeta hori egin ondoren, aplikazio funtzionala duen jarduera izango da: gehiegizko zarata gutxitzeko edo murrizteko Ekintza-plana proposatzea, ikastetxe bakoitzak diseinatu eta ondoren abiaraz dezakeena.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei eta irakasleei laguntzeko eta gida izateko egin da honako sekuentzia didaktikoa.

Erantsitako fitxategiak

Gora