Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gazteen II. Foroa Bizkaia Iraunkorraren alde

Lanbide Heziketa (LH) laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizi osoan lantzeko prozesutzat jotzen da.

170 titulu inguru (onarrizko, erdi eta goiko mailetan banatuak) eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu.

Lanbide Heziketa Dualaren programak Euskal Autonomia Erkidegoan enpresako eta ikastetxeko irakasteko eta ikasteko prozesuak uztartzen ditu.

Foroaren helburuak

  • Jasangarritasuna LH-ko ikasketak egiten dituzten pertsonei hurbiltzea.
  • Gazteen artean eztabaida esparru bat zabaltzea ingurumen iraunkortasunaren inplikazioari buruz haien etorkizuneko lan eremuetan.
  • Adituak eta arduradun politikoak gazteekin harremanetan jartzea, hain zuzen ere, enpresen jasangarritasunean aurrera egiteko ahalbidetzen dituzten proposamenak bilatzeko.

Gaiak

  • Ekonomia zirkularra-Ekodiseinua
  • Erosketa Berdea
  • Energia
  • Hondakinak
  • Lan osasuna

Egitaraua (sakatu hemen) 

Izen-ematea (sakatu hemen) 

Izena emateko epea: 2017ko azaroaren 30a

Parte-hartzaileak

Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroen ordezkariak.

Antolatzaileak

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko saila eta Eusko Jaurlaritza, INGURUGELA delarik koordinazioaren ardura duena.

Laguntzailea

  • IHOBE (Gobierno Vasco).
  • TKNIKA (Gobierno Vasco).
  • GARBIKER (Bizkaiko Foru Aldundia).
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
  • CC.OO sindikatua.
  • Indumetal Recycling.
  • Innobasque.

Ingurumen aldetik ekitaldia iraunkorra

Foroa antolatzean eta egitean ingurumen aldetik ekitaldia iraunkorra izan dadin lanean ari gara. Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko lanean buru-belarri gaude. Ziurtagiri horrek aitortzen ditu ekitaldiek ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak minimizatzeko asmoz diseinuan eta antolakuntzan ingurumen-neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak. Konpromiso horri heldurik, parte hartuko duten zentro guztien lankidetza espero dugu, guztion artean ekitaldi jasangarria gauzatu dezagun.

Erantsitako fitxategiak

Egitaraua

Gora