Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aste Berdea

Aktibatu+ programaren aste berdeak 4 egun iraungo ditu eta helburua zera da: herritarrek hiriak birnaturalizatzeko eta berdeago bihurtzeko, hirietako bizi-kalitatea hobetzeko eta klima-aldaketan duten eragina murrizteko irtenbide berritzaileetan parte har dezatela lortzea. Hona hemen jarduera nagusiak: Kalitatezko dokumental, hitzaldi eta eztabaida-eremuak eskaintzea, adituen eta herritarren artean.

Jarduera horiek guztiak Euskalduna Jauregian burutuko dira, maiatzaren 20tik 22ra. Azken egunean, Begoñako barrutiko bulegoan, aldaketa klimatikoari eta hiriei buruzko hitzaldi bat emango da, The Climate Reality elkartearen eskutik. Europar Batasuneko Green Week ekitaldiekin lotutako doako jarduera bat izango da. Antolatzaileak Despierta elkarte kulturala, Global Action Planeta Aktibatu + programa dira. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du, Iberdrola, "la Caixa" Gizarte Ekintza eta Eroskiren babesarekin. Erronka Garbia ziurtagiriaren esparruan garatzen ari da. Ziurtagiri horren bidez, diseinu eta gauzatzeari dagokionean irizpide iraunkorrak oinarri hartu izana bermatzen da.

Helburuak

  • Publikoaren ezagutzak areagotzea, gizarteak ingurumenean duen inpaktuari buruz.
  • Herritarrek irtenbideetan parte har dezatela lortzea.
  • Sentsibilizazioa areagotzea, eta hiria eraginkortasunez kudeatzearekin lotutako toki-politikak ulertaraztea: ura, mugikortasuna, hirigintza, energia, hondakinak, etab.
  • Gazteek, langabetuek, ekintzaileek eta enpresek irtenbideetan engaiatzea
  • Publikoak eztabaida horietan parte har dezala sustatzea, erakunde zibilak eta eragile sozialak engaiatuz.
  • Komunikabideetan oihartzuna izatea, mezuak biztanleen artean zabal daitezen.

Egitaraua

Maiatzak 20 (Euskalduna jauregia)

18:00 Inaugurazioa
Unai Gangoiti Ciscar. Ingurumeneko zuzendari nagusia. Bizkaiko Foru Aldundia.
Carlos Oppe. Nazioarteko GAP erakundearen lehendakaria.
Angel Cano. Despierta elkartearen burua.
18:05 Dokumentala: “Echo-logis, hiriko naturak”.

Frantzia. 25'. 2015. BOA. Frantsesa, gaztelaniazko azpitituluekin.

Turinen, Italiako iparraldean, “25 Verde” bizitegi-eraikin ikusgarria dugu. Natura eta arkitektura nahasten duten 63 apartamentu horiek oasi bat sortu dute hiriaren erdigunean. Gure hiriak berdeago, bizigarriago eta humanoago izateko eta igorpen kutsagarriak murrizten laguntzeko egin daitekeenaren adibide bat da.

18:30 Hitzaldia: “NATURVATION proiektua: hiria birnaturalizatzeko 1000 irtenbide”.

Panagiota Kotsila. Biologoa eta Filosofian doktorea. Ekologia politikoan eta osasunean aditua, klima-aldaketari dagokionez. ICTAko eta NATURVATION proiektuaren taldeko kide.

19:30 Eztabaida: “Nola eraman natura hiriko bizitzara”.

Unai Basurko. Estropadalari profesionalak Pakea Bizkaia proiektu sozial-hezigarria zuzentzen du 2010etik. Egitasmoaren helburua da ingurumenaren gaineko kontzientziazioa hedatzea.

Alberto Santolaria. Itsas biologian doktorea, UPV/EHUko ikertzailea, dibulgatzailea, itsaspeko dokumentalen ekoizlea eta Nakusarbe, zientziaren dibulgaziorako elkarteko burua, bai eta Agua Sin Plásticos & Salud del Planeta elkartearen fundatzailea ere.

Moderatzailea: Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyar Fundaziotik.

Maiatzak 21 (Euskalduna jauregia)

18:00 Dokumentala: “Smart cities” (hiri adimendunak).

Frantzia. 52'. 2015. BOA. Frantsesa, gaztelaniazko azpitituluekin.

Adimen digitalak funtsezko rola hartu du hiriaren bizitzan. Jeremy Rifkin ekonomialaria eta Adam Greenfield hiri-diseinatzailea, besteak beste, hirigintza berria irudikatzen saiatzen dira, iraunkorragoa eta informatikoki kudeatutakoa. Teknologia horiek dira hiriek sortutako arazoen konponbide?

19:00 Hitzaldia: “Klima-ekintza hirian bertan, nola aldatu hiriak?”.

Joan Clos. Bartzelonako alkatea 1997tik 2006ra arte. Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroa Espainiako Gobernuan, 2008ra arte. Espainiako enbaxadorea Turkian eta Azerbaijanen.  2010etik 2017ra bitartean, Nazio Batuen Giza Kokalekuen Programaren (ONU-HABITAT) zuzendari izan zen.

19:30 Eztabaida: “Gizartea klima-aldaketaren aurrean”.
Joan Clos. ONU-HABITAT programaren zuzendari ohia.
Daniela Velte. Tecnalia.
Angel Cano. Despierta elkartearen burua. The Climate Reality Spain erakundearen komunikazio-zuzendaria.
Marian Barquín. Klima Aldaketaren Arlo Teknikoa IHOBEn – Eusko Jaurlaritza.
Alejandro Martínez Berriochoa. Osasun eta iraunkortasun zuzendaria EROSKI.
Moderatzailea: Pilar Kaltzada. Kazetaria. 

Maiatzak 22 (Euskalduna jauregia)

18:00 Dokumentala: “No Impact Man”.

AEB. 93'. 2009. BOA. Ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin.

Familia arrunt baten esperientzia kontatzen du, Colin, aita, urtebetez ahalik eta iraunkorren izaten saiatu zenean: nola kontsumitzen zuten, joan-etorriak nola egiten zituzten, haien burua berotzeko modua, etab. Hasieran txantxatzat hasi zena haien bizitzako esperientziarik garrantzitsuena bilakatu zen, eta baita guztiontzako eredu ere.

19:30 Eztabaida: “Hiri bizigarriak, integratzaileak eta iraunkorrak. Gazteak haien bizi-estiloa aldatzeko prest daude?”.

Eskolen 21 Agendako eta Aktibatu + programako ekoliderrek parte hartzen dute.

Moderatzaileak: Sara Gandara eta Oihan Vega. Kazetariak.

Maiatzak 23 (Begoñako Barrutiko Bulegoa)

18:30 Hitzaldia: “Klima-aldaketa eta hiriak: etsipenetik irtenbidera”.

The Climate Reality mundu osoan erreferentziako erakundea da errealitate kezkagarri bilakatu den mehatxu honen kausak, eraginak eta irtenbideak ezagutzeko. Planetako erakunde zientifiko entzutetsuenen datuak ditu, eta haren 10.000 aurkezle baino gehiagoek dibulgazio-hitzaldi entretenigarriak ematen dituzte, gure igorpenak murrizteko eta irtenbidean parte hartzeko moduen gainean.

Hizlaria: Angel Cano, Climate Reality erakundearen komunikazio-zuzendaria.

Ekitaldi guztietan sarrera doakoa. Ikusle-kopuru mugatua.

Erakusketa

Gaia: Aktibatu + programaAktibatu+ programa haren seigarren fasean dago jada, eta erakusketak ikastetxeek egindako lanetako batzuk biltzen ditu.

Aktibatu+ programan izena emateko espazioa: Izena eman Aktibatu+ programan! Eta kontsumo iraunkor eta arduratsuko produktuen saski baten zozketan parte hartuko duzu, EroskiIk eskainitakoa.

Nola iritsi

Garraio publikoz hel zaitezke Euskalduna Jauregira eta Begoñako Barrutiko Bulegora.

Euskalduna Jauregira iristeko moduari buruzko informazio gehiago: hemen.

Begoñako barrutiko bulegoa Basarrateko metro-geltokitik gertu dago.  

Erronka Garbia

  • Ekitaldi hau Erronka Garbia zigiluaren barnean antolatzen da. Zigiluak bermatzen du ekitaldia antolatzean iraunkortasun-irizpideei jarraitu zaiela.
  • Programatutako dokumentalek, hitzaldiek eta eztabaidek helburu dute iraunkortasunaren gaineko kontzeptuetan sakontzea.
  • Ekitaldia iraunkortasun-irizpideekin gauzatzen ari da, ingurumen-inpaktua murrizteko.  Halaber, monitorizatzen ari gara, azken datuak eman ahal izateko.
  • Jardunaldien antolaketan, material iraunkorrei eta paperaren ordez informazio-baliabide digitalak erabiltzeari eman zaie lehentasuna.

Erronka Garbia

Green Week

Europako Aste Berdearen barneko ekitaldia - An EU Green week event.

Green week

 

Erantsitako fitxategiak

Gora

Ulerturta