Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Aktibatu + (2012-2018)

Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + ekimena jarri du abian, Garbiker Sozietate Publikoarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Metro Bilbaorekin, Eroski taldearekin, Energiaren Euskal Erakundearekin,  Iberdrolarekin, eta "La Caixa" Gizarte Ekintzarekin elkarlanean.

Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan–Ekintza Plan Globala (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da. Programa horrek pertsonen ohiturak aldatzeko ideia errazak eta ekintza praktikoak proposatzen ditu, ikuspegi positibo batetik beti. Helburua baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea eta planetan duten eragin kaltegarria apaltzea da, etxeko eta tokiko ekonomia sustatzearekin batera.

Aktibatu + programak familiek etxean eta ikasleek ikastetxean aktiboki parte hartzea sustatu nahi du. Behin programa osatuta, gai hauei ekingo zaie: erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna.

Aktibatu + programa bi programa ezartzean zehazten da: Ingurumen arloko Txapeldunak eta Etxe Aktiboak:

  • Ingurumen arloko Txapeldunak programa: Eskola-jarduerek honako hauetan sortzen duten eragina murriztea du helburu: uraren eta energiaren kontsumoan, hondakinen kudeaketan edo garraioen erabileran,besteak beste, hau da, eskola-komunitateak (ikasleek, irakasleek, gurasoek...) garatzen dituen jardueren multzoan 
  • Etxe Aktiboak programa: Ohituren aldaketa parte hartzen duten udalerrietako etxebizitzetara zabaldu nahi da, familiei euren ingurumen-eragina murritz dezaten laguntza eskaintzeko, Internet edukiak komunikatzeko eta banatzeko euskarri legez erabiltzea ahalbidetzen dieten plataforma digital baten bidez.. 

6 urtez aritu gara, arrakasta handiz, Bizkaiko etxe eta ikastetxeei laguntzen

  • 2012-2012: Amorebieta-Etxano, Durangaldea, Ermua eta Mallabia
  • 2013-2014: Arratia eta Nerbioi- Ibaizabal
  • 2014-2015: Uribe Kosta, Lea Artibai eta Busturialdea-Urdaibai
  • 2015-2016: Mungialdea, Txorierri, Erandio, Getxo eta Leioa
  • 2016-2017: Enkarterriak, Ezkerraldea eta Meatzaldea
  • 2017-2018: Bilbo

Emaitzak

Erakunde parte-hartzaileak 

 

 

Gora

Ulerturta