Gizartearen ongizatea ezinbestekoa da pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko. Ikas dezagun zerbait gehiago horretaz, jolas eginez.
On line jolas interaktiboa, Down Sindromea duten haurren gizentasuna sahiesteko.
Unicefen taula gaineko jolasa, adingabeen eskubideei buruzkoa.
Jolas honen bidez hauxe ikasiko dugu: haur baten bizitzan badirela egoera batzuk garatzen laguntzen diotenak eta beste batzuk kalte egiten diotenak.
Haurrentzako jokoa. Jokoaren bidez, sarean aurki ditzakegun mehatxu nagusiak aurkezten dira. Horrela, modu parte-hartzaile eta dibertigarrian sarean nabigatzeko segurtasuna hobetzeko ohiturak hartuko dira. Jokalari bat eta lau jokalari artean aritu daitezke triviral jokoan.
Elikadura orekatua eta ariketa fisikoa dira bizimodu osasungarriaren oinarria. Ordenatu ahal izango zenituzke elikagaiak, hartu behar diren maiztasunaren arabera? Joko-piramide hau UNICEFek landu du, eta ondo elikatzen zaren jakiten lagunduko dizu.
Soldata berdina jasotzen al dute gizon eta emakumeek lan berbera eginda? UNICEFek landutako hiru joko entretenigarri hauen bidez, genero berdintasunarekin erlazionatutako aspektuei buruz ikasteko aukera emango digute, ondo pasatuz.
Joko hau ere UNICEFek landu du, eta honetan datza: oztopoak saihestu eta haurren eskubide guztiak lortzea.
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (Unescok) sortu du joko hau Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna indartzeko. Erabiltzaileek 200 herrialde eta eskualdetako hezkuntzari buruzko datuak ikasi eta konparatzea du helburu, baita dauden ezberdintasunak ulertaraztea ere. Galderak proposatzen dizkio erabiltzaileari, adinaren eta hezkuntza mailaren araberakoak. Bidaia interaktiboa da, jokalariek neskatilei eta emakumeei mundu osoan eskaintzen zaizkien hezkuntza-bideak ezagutu eta konpara ditzaten.
¿Soldata berdina jasotzen al dute gizon eta emakumeek lan berdina eginda? Hiru joko entretenigarri errealitatea ikusarazteko!
Joko honen bidez Giza Eskubideen inguruko ezagutza jasoko duzu ikuspegi kritiko batetik, errealitate eta inguru desberdinetara egokituta. Lehen Hezkuntza eta DBHko mailetara zuzenduta dago.
¿Lehen hezkuntzako hiru zikloetarako eduki didaktiko interaktiboa. Genero-berdintasuna eta Hegoaldeko herrialdeetako emakumeen egoera lantzen dira. Elkartasuna da hari eroalea.
Oharra
Fitxategi hauek ikusteko doakoa den Adobe Flash Player programa behar duzu. Deskargatu programa.