Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bizkaia ezagutu

Atal honetan iraunkortasunaren interpretaziorako eta hezkuntzarako Bizkaiko Lurralde Historikoak dituen baliabideak sailkatzen dira.

 

 

Ekipamenduen Agenda-Gida: hor daude bilduta bisitarien arretarako espazio fisikoa eta egitura antolatua duten baliabideak.

Interpretazio Birtualeko Tokiak: hor kokatuta dauden baliabideek ez dute bisitak egiteko arreta pertsonalizatuzko eskaintzarik (batzuetan interpretaziorako panelak eta/edo materialak dituzte), baina iraunkortasunaren hezkuntzarako espazio garrantzitsuak dira eta birtualki sartu gaitezke web honen bidez. Hurbilketa horri esker, betiere toki edo ingurune geografiko zehatzak diren kasuetan, hurrengo bisitan hobeto ezagutu dezakegu interpretatu nahi den espazioa.

Bizkaiko Kostaldea: Itsas Ikasgela: unitate tematiko gisa dago aurkeztuta; eskaintza osagarri eta bakar gisa antolatu dira aurreko baliabide batzuk itsasoko eta itsasertzeko ekosistemen inguruan.

Bilboaldeko Ingurune Berdea: atal honetan Bilboaldeko Ingurune Berdean dauden ekosistema eta baliabideen ondarea eta zerbitzu batzuk zein besteak ezagutzera ematen dira (Nerbioi-Ibaizabal itsasadarra ardatz duen hiri-inguruko eremuetan integratutako natur guneak, landa guneak eta berdeguneak), inguru horren ingurumen, kultur, ekonomia eta gizarte balioak hedatze aldera; aldi berean, Bizkaiko bizilagunei eta etor daitezkeen bisitari guztiei errazago hurbildu nahi zaie, modu iraunkorrean erabili, zaindu eta goza ditzaten.

Bizkaiko zabalguneak: Bizkaiko Lurralde Historikoko zabalgune bakoitzean eskuragarri dauden ekipamenduen inbentario praktiko bat sortu da. Gainera, zabalguneez gozatu eta horiek arduraz erabiltzeko gomendio eta proposamen batzuk ere jaso dira. Momentuz, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak eta "Bilboaldeko Ingurune Berdea" deritzon eremuan kokatuta daudenak dira. Haiei buruzko informazioa osatzen eta berritzen joango da udalek eta aisialdi eremuen kudeaketan esku hartzen duten beste erakunde batzuek ematen duten informazioaren arabera.

 

Gora