Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bizkaiko Iraunkortasunaren Adierazle Sistema (2001-2011)

Bizkaiko Iraunkortasunaren Adierazle Sistema 30 adierazlez osatuta dago (guztira 78 azpi-adierazle). Adierazleon bitartez ezagutu, baloratu eta ebaluatu ahal da udalerrien ingurumen, kultur, ekonomi eta gizarte errealitatea eta eutsi ahalko zaion haien kudeaketa.

Adierazle hauen bitartez bildu ahal da udalerri bakoitzari buruzko funtsezko informazioa tokiko plangintzarako eta kudeaketarako erabiltzeko. Sistema honek hainbat alderdi ukiturik ditu: uraren kudeaketa, hondakinen kudeaketa, garraioa eta mugikortasuna, ekonomia eta enplegua, gizarte ongizatea, hiriko plangintza eta abar. Halaber, eskualde eta Lurralde Historikoaren informazioa eskaintzen du.

Bizkaiko Iraunkortasunaren Adierazle Sistema Bizkaiko udalerri bakoitzarentzat koantifikatu eta baloratu behar da, gai interesgarrietan eskudunak diren Erakundeekiko lankidetzan.

Sortutako informazioak Toki Iraunkortasunaren aldeko udal, foru eta eskualdeko kudeaketa eta ekintzarako funtsezko tresna bezala balio izatea izango du helburu.

Bizkaiko Iraunkortasunaren Adierazle Sistemaren barruan sartuta honako adierazleok daude:

  • Europako 8 adierazle, Europako Batzordeak proposatuak.
  • Bizkaiko udalerri guztien amankomuneko 22 adierazle.

Gora

Ulerturta