Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Eskola zirkular eta iraunkor baterantz

 

Eskola zirkularra

 

“Jan, landatu, konpostatu. Eskola zirkular eta iraunkor baterantz” uunitate didaktikoa proposamen bat da, pertsona guztiok bizitzeko dauzkagun oinarrizko beharrizanetako baten inguruan, janariaren bidez, ikasleek gure egungo bizi ereduan iraunkortasunak eta zirkulartasunak daukaten garrantziari buruz hausnartu ahal izateko. Nondik datozen (etxean eta eskolan) jaten dituzten jakietako batzuk, zelan ekoizten diren eta nora doazen janari soberakinak, hurrenez hurren, funtsezko alderdiak dira unitate didaktiko honetan. Ikasleen hausnarketa eragin nahi da eskolan edo eskolatik egin beharreko ekintza aukerak presta ditzaten; baita haietako batzuk martxan jarri ahal izateko ere.

Hezkuntza proiektu bat da, ikastetxetik ekarpentxoa egiteko, 2030an iraunkortasunerako mundu mailako helburuak betetzen laguntzeko ekarpentxoa egiteko.

Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako proposamen didaktiko honek ikasleen ezaguera kritikoa eta eskola zirkular eta iraunkorreko eredu bateranzko engaiamendu aktiboa bultzatzen ditu.

 

Gora

Ulerturta