Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Erosketa Publiko Arduratsua

Atal honetan Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea azaltzen da; horrek esan nahi du herri-agintariek eta erakunde publikoek ondasunak eta zerbitzuak erosten edo kontratatzen dituztenean, kontuan hartzen dutela kontratatu beharreko produktuen, zerbitzuen edo lanen ingurumen-portaera, ez bakarrik irizpide ekonomikoak edo teknikoak.

Zentzu horretan, ingurumen arloa oso lotuta dago erabiltzen edo erosten diren materialekin eta produktuekin, kontratuak betetzeko metodo eta prozedurekin eta hornitzaileen eta fabrikatzaileen ingurumen-portaerarekin.

Bestalde, erosketa berde edo ingurumen-irizpideak dituenarekin batera, eta iraunkortasun errealari bide ematen dioten joerekin bat eginez, indarra hartzen doaz erosketa arduratsuaren alde biak: erosketa soziala eta erosketa etikoa. Hirugarren herrialdeetako produktuak erosten direnean, bidezko merkataritza deitzen zaio.

Erosketa soziala: kontratazio-prozesuetan klausula sozialak edo gizarte-politikaren alderdi batzuk sartzea.

Erosketa etikoa: hornikuntza eta produkzio kate osoan lan-baldintza duinak eta bidezkoak bermatzen dituzten produktuak edo zerbitzuak erostea.

Lotutako estekak

2014ko edizioa. Erosketa eta kontratazio publiko berdearen eskuliburua.

Gora

Ulerturta