Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Eguneroko bizimodu iraunkorra

Dekalogoa

  1. Kontsumitzen duzunean, era iraunkorrean kontsumitu. Produktu ekologikoen, bidezko merkataritzako, … dendak erabili, tokiko produktuak kontsumitzea bultzatu…
  2. GBB estrategia erabili: lehengaiak, ondasunak eta hondakinak albait gehien Gutxitu, Berrerabili eta Birziklatu.
  3. Etxeko zaborra bereizi eta ontzi egokira edo Garbigunera eraman. Gogoratu zure hondakin arriskutsuak baimendutako erakunde batek kudeatu behar dituela. Ez erabili hustubidea zentzu gabe, hondakin guztiak bertan jaurtiz.
  4. Ura aurrezteko neurriak erabili.
  5. Behar den energia kontsumitu, xahutu gabe, eta energia berriztagarriak (eguzkia, biomasa, etab.) erabili, gutxiago kutsatzeko.
  6. Ez erabili etxetresna elektrikoak ondo beteta ez badaude.
  7. Ez erabili ibilgailua, beharrezkoa ez bada. Oinez ibili, edo bizikleta edo garraio publikoa erabili.
  8. Zarata kutsadura-mota bat da. Ahalegindu gutxitzen.
  9. Ez erabili ingurumenari eraso egiten dioten produkturik. Ahal duzula, ez erabili produktu toxikorik eta aerosolik; horien ordez ingurumenarekin errespetua duten produktuak erabili (fosfatorik ez duten xaboiak, substantzia biodegradagarriak, ...). Kontsumo gutxiko bonbillak erabili.
  10. Ardura banatua, gizabidea, elkartasuna, errespetua eta gizalegea izan daitezela zure jardunerako balioak.

Sarbide azkarreko teklak

  • L tekla : Zerrenda osoa erakutsi /ezkutatu.
  • P tekla : Pantaila osoa txandakatu.
  • Zenbakizko teklak (0-9): Dekalogoaren puntuaren zenbakia ( 10a zeroarekin lortzen da).
  • I tekla: Hasiera.
  • R Tekla: Kartari buelta eman.
  • S Tekla:Dekalogoaren hurrengo puntua.

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora