Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Jardunbide egokiak lanean eta ikasketan

Jardunbide Egokien Dekalogoa: Jardunbide egokiak lanean eta ikasketan[D]

Dekalogoa

  1. Saiatu paperean ez inprimatzen, beharrezkoa ez bada. Aurreztu papera: bi aldeetatik erabili, orrialde asko orri bakarrean inprimatu, solte dauden orriak liburuxkak egiteko erabili, ... Fitxategi bat inprimatu baino lehen berriro irakurri, inprimatu ondoren zuzenketa-premiarik ez edukitzeko eta berriro inprimatu behar ez izateko.
  2. Argiak behar direnean soilik piztu, eta bulegotik edo ikasketa-gelatik irteterakoan itzali. Behar duzun energia erabili, xahutu gabe. Ahal duzun guztietan argi naturala erabili.
  3. Baieztatu ekipamenduak Energy Star estandarraren baldintza guztiak betetzen dituela eta “aurreztu” modua aktiba ezazu, horri esker kopiatzen edo inprimatzen ari ez denean kontsumoa ahalik eta txikiena izango da eta.
  4. Neguan itxi ateak eta leihoak berotasuna gordetzeko eta udan ireki itzazu, aire egokitua gehiegi ez erabiltzeko.
  5. Laneguna amaitzerakoan bulegotik edo ikasgelatik irteten zarenean, ez ahaztu ekipamendu guztiak itzaltzea.
  6. Birziklatu erabilitako toner kartutxoak.
  7. Ekipamendua egoki mantendu, lana eraginkorrago egiteko eta material, energia eta zure denbora aurrezteko.
  8. Baieztatu instalazioetan zakarrontzi urdin, berde eta horiak daudela, hondakinak egoki banatu ahal izateko.
  9. Neurriko ahots-maila erabili, batik bat pasilloetan zabiltzanean, kutsadura akustikorik ez eragiteko.
  10. Ondo itxi komunetako txorrotak, eta ura badarie dagokion pertsonari abisua eman.

Sarbide azkarreko teklak

  • L tekla : Zerrenda osoa erakutsi /ezkutatu.
  • P tekla : Pantaila osoa txandakatu.
  • Zenbakizko teklak (0-9): Dekalogoaren puntuaren zenbakia ( 10a zeroarekin lortzen da).

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora